Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/02/01

Urak 3,4 milioi euro bideratuko ditu Txingudi Badian uholdeei aurre egiteko

Irungo EAJ-PNVn pozik gaude URAk, Uraren Euskal Agentziak, 3,4 milioi euro bideratuko dituelako Bidasoa ibaiak, Irunen eta Hondarribian, eragin ditzakeen uholdeei aurre egiteko. Jarduera hauek, Irun eta Hondarribiko hiriguneetan zein Urdanibia eremuan egingo dira.
Urak 3,4 milioi euro bideratuko ditu Txingudi Badian uholdeei aurre egiteko

Joan den abenduan gertatutako uholdeak argi utzi zuten Irunen, batez ere Behobiako eremuan, uholdeak izateko arriskua dugula. Gainera, Irungo Ahulezi Klimatikoen Mapak, KEJEP-en, Klimaren eta Energia Jasangarriaren aldeko Ekintza Planean, jasotako diagnostiko-dokumentuan, uholdeak Irunen eragin handiena izan dezaketen arriskuetako bat direla azaltzen du. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan aurreikusita dituen jarduera horien onuradunetako bat izateaz pozten gara.

Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, asteleheneko prentsaurrekoan azaldu zuenez, uholde-arriskuari buruzko azterlanek, uholdeak gertatzeko probabilitatea txikiagoa den arren, eragin ditzaketen kalteak handiagoak direla erakusten dute. Horregatik, inbertsio hori bultzatzeko eta bizkortzeko, Europako Next Generation programako funtsak eskatu dituzte.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube