Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/01/28

Irungo Udal Gobernuak ez du akordiora iristeko benetako borondate erakutsi

EAJ-PNVn hasieratik hartu dugu ekimena, eta behin eta berriz, biltzeko eskatu diogu Udal Gobernuari, negoziaketetan aurrera egiteko, maximoetan oinarritutako akordio bat lortzeko. eta asteleheneko osoko bilkuran aurrekontuei aldeko botoa emateko asmo sendoarekin. Era honetan, Korporazioko bigarren taldea izanik, gure 7 botorekin, 25etik alde bozkatutako 21 botorekin aurrekontuak onartuko lirateke.
Irungo Udal Gobernuak ez du akordiora iristeko benetako borondate erakutsi

Hala ere, joan den asteko hirugarren bileran argi geratu zen ez genuela aurrekontuen alde bozkatuko, Gobernuak negoziaketatik kanpo utzi baitzuen Ogasun Ordezkariari, abenduaren 28an izan genuen lehenengo bileran, luzatu genion dokumentua. Agiri horrek, aurrekontuen negoziaketa gidatu behar zuten 4 ardatzak biltzen zituen eta aurrekontuen aldeko bozka emateko ardatz horiekiko konpromezua eskatzen zuen. 

4 ardatzak laburbilduz:

  1. Trenbide zabaltza estaltzeko proiektua
  2. Irungo erdigunean, urte anitzeko Bidegorrien plana
  3. Txingudiko plan zuzentzailea bultzatzeko konpromezua
  4. Pasquier-Recondon alternatiba berdeak bilatzea

Gaur negoziaketen laugarren bilera izan dugu, eta Ogasun Ordezkariari azkeneko bileran adierazi genion bezala, akordioa zentzuzko epe batean itxita eta azken proposamena idatzita behar genituen. 

Adostutako abstentzio batera iristeko itxaropena bagenuen ere, dezepzionatuta sentitu gara eta negoziaketa prozesua, akordiorik gabe, amaitutzat eman dugu. 

Orain, ikusi behar dugu zein neurritan onartzen edo baztertzen dituen Gobernuak, 3.5milioi eurogatik, aurkeztu ditugun 30 proposamenak. Guk lanean jarraituko dugu Gobernuak aurkeztutako proposamenak hobetzeko eta aberasteko. Aurkeztu genituen proposamenak ez dute Gobernuaren aurrekontu-partidarik ezabatzen. Udal Gobernuak ia 3milioi euro ditu esleitu gabe, eta orain arte egin dugun bezala, aurrekontu-ahalmen guztia aprobetxatzea eskatzen diogu, Irungo hiritarrek ekimen horien onura jaso dezaten.

Azkenik, baieztatu dezakegu, Gobernuak EAJ-PNVren aldeko botoa eskuratzeko negoziatzeko nahia erakutsi badu ere, argi eta garbi esan dezakegu ez dela benetako borondaterik egon.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube