Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eibarko EAJk 1,7 milioiko 12 akordiorekin onartuko du aurrekontua
Talde jeltzaleak urrats bat eman du aparkaleku perimetralen sarea gauzatzeko, Ubitxa, Fray Martín Mallea eta Jardiñetan proiektuak eginez Hiria Haurren Lagun bihurtzea eta zuhaitzak landatzea, abertzaleek udal-politikan sartutako gako berriakArgazkiak...
Eibarko EAJ-PNV udal-taldeak 2022ko ekitaldirako aurrekontu-akordioa lortu du PSE-EE PSOE udal-taldearekin, 1,7 milioi euroko 12 puntutan oinarrituta. Josu Mendicute, Alberto De la Hoz eta Mertxe Garate zinegotziek aurkeztu dute akordioa, Jardiñetako aparkalekuan, saihesbidearen ondoan, han bertan egindako prentsaurreko batean. Aparkaleku horrek bere edukiera bikoiztuko du, auzoaren barruan espaloiak eta oinezkoentzako guneak handitzeko bidean aurrera egiteko.
Aparkaleku hori gauzatzea talde horien artean adostutako partida handienetako bat da, 2022ko aurrekontu-ekitaldian 850.000 euro bideratzea erabaki ondoren. “Gure hauteskunde-konpromisoa betetzen jarraitzen dugu. Eibarren aparkaleku perimetralak sortzeko verme EAJ-PNV da, aparkalekuaren eta trafikoaren arazoa konpontzeko eta, horrela, kaleak eta auzoak oinezkoentzat jartzeko. Legarreko martxan jarri ondoren, Jardiñetako aparkalekua handitzea eta Fray Martin Malleako eta Ubitxako proiektuak idaztea urrats berriak dira azken hauteskundeetan hartu genuen konpromisoa betetzeko”, Josu Mendicute bozeramaile jeltzaleak adierazi duenez.
EAJ-PNVk Eibarren 2.500 Aparkaleku egiteko Plana duela hiru urte aurkeztu zuen, jeltzaleen Eibar 2030 estrategiaren baitan. Plan horren helburua da hiri-berreskurapeneko eredu bat bultzatzea, aparkaleku perimetral ugari jarriz eta, horrela, aldi berean kaleak oinezkoentzat berreskuratzea. “Eibarko etorkizunaz ari gara, kalitatezko enplegua sortzeaz, Eusko Jaurlaritzak Erisonon eta Matsarian duela gutxi bultzatutako ekimenekin. Eta, era berean, Eibar izan dadin lan egiteko eta baita bizitzeko leku hobea, gure kaleak eta auzoak belaunaldi guztientzat atseginagoak eginez. Horretarako, ezinbestekoa da kaleak pertsonentzat berreskuratzea, ibilgailuentzat aparkatzeko aukerak emanez. Legarre eta Jardiñeta auzoetan bultzatutako aparkalekuak gure apustuaren adibide garbiak dira, baita egin nahi ditugun beste irtenbide batzuen atarikoa ere”, baieztatu du.
Haurren lagun izango den hiria
Pisu ekonomiko handieneko bigarren ekimena Txantxa Zelain ur-parke bat jartzea izango da. “Pandemiak gauza asko irakatsi dizkigu. Konfinamendu perimetralek azaleratu egin zituten Eibarrek dituen erronkak bizitzeko eta lan egiteko hiri gisa. Txanpon beraren bi aurpegiak dira. Eibarrek etorkizuna izatea nahi badugu, kalitatezko enplegua eskaini behar dugu, baina, era berean, irtenbideak eskaini behar ditugu txikienek hemen hazteko hiri bat aurki dezaten. Askotan, txikienak eta haien gurasoak ahaztuta geratu dira Udalean, Mendicuteren ustez. Horregatik, aurten Txantxa Zelai parkean ur-jolasgune bat jarriko da. «Inauguratu zenetik 20 urte igaro direnean, parke honen potentzialaz baliatu gabe jarraitzen dugula uste dugu, eta proiektu honekin udan Eibarren geratzen diren familientzat aisialdirako alternatiba bat eskaini nahi dugu, aldameneko herrietakoen antzekoa», azaldu du.
Ildo horretan, EAJk EIbar Haurtzaroaren Hiri Lagun bihurtzearen alde egin du. “Saiatzen ari gara aisialdirako eremu berriak lortzen eta daudenak hobetzen. Ildo horretan, EAJtik gogor lan egiten dugu gauden batzordeetan, eta, gure ustez, mimo handiagoz landu beharreko kontua da. Gure apustua aparkaleku perimetralak eraikitzea da, horrela kaleetan eta auzoetan trafikoa baretu eta murrizteko, eta hiriaren barruan eremu atseginagoak lortzeko”, Mendicuteren esanetan. Horregatik, Ubitxako aparkaleku perimetralaren proiektua eta Fray Martín Malleakoa ere aurten prestatuko dira. “Aparkalekuak errepideetatik zenbat eta gertuago egon, orduan eta barne-trafiko gutxiago izango dugu, eta horixe da EAJ-PNVk Eibarrerako bultzatzen duena: autoak perimetrora ateratzea, pertsonak erdigunean jartzeko”. Arrazoi beragatik, jeltzaleek proposatu eta sozialistekin adostu dute komun publiko berri bat jartzea zentroan, anbulategiaren edo San Juan kalearen inguruan, eta 100.000 euro erabiliko dira horretarako.
Akordioan jasotako proiektuez gain, udal talde sozialistak konpromisoa hartu du jeltzaleekin, EAJren babesarekin, Barrenako Hijos de Gabilondo pabiloian aparkaleku-plazak lortzeko, eta haur-parke bat estaltzeko: bai Barakaldo kalekoa, bai Barrena kalekoa. “Urteak daramatzagu haurren eremuak hobetzea eta parkeak estaltzea proposatzen. Ez dugu zuzenketa hori akordioan sartu, PSEk laster gauzatzeko konpromisoa hartu duelako gurekin”, azaldu du.
Zuhaitzak hirigunean
Habitat atsegina eta garapen iraunkorreko eredu bat lortzeko, plan bat idatzi eta gauzatuko du Udalak, hirigunean zuhaitz kopurua handitzeko. 100.000 euro erabiliko dira horretarako. “Gure proposamena argia eta zehatza izan da: Eibarren 100 zuhaitz landatzea. Ez gaude ados Errebalen egindako politikarekin, 13 zuhaitz kenduz. Kontrako norabidea planteatzen dugu: herrigunean zuhaitz berriak landatzea. Eta proposamen zehatz batekin: hirian gutxienez 100 landatzea 2022an, mendian landatzen direnez gain. Eibarko herritarrei zor diegu, berdegune gehiago eskatzen baitituzte, eta planetari zor diogu, landatutako zuhaitz bakoitza pauso bat baita bero-irlak murrizteko eta airearen kalitatea hobetzeko”. “Bizitzeko kale atseginagoa, erosteko kale atseginagoa ere bada, eta, beraz, Eibar berdetzearen alde egitea bertako saltokiaren aldeko apustua egitea ere bada”, gaineratu du. Horregatik, Eibarko EAJ-PNV prest egongo da zuhatz berrientzat kokalekuei buruz herritarren ideiak eta ekarpenak jasotzeko.
EAJren ustez, Zuhaitz Eguna bezalako ekimenak eta landa-ingurunean espezie autoktonoak landatzen laguntzea ez dira nahikoak, eta Eibarrek azken hamarkadetan ez du hiri-landaredia kontserbatzeko eta hobetzeko politikarik izan. Hori dela eta, EAJ-PNVren Eibarko 2.500 aparkalekuko plana gauzatu ahala, pertsonentzako hiri-espazioak berreskuratzea eta berdatzea proposatu dute. Eibar berdeago bat nahi dugu, naturalizatutako kale batzuk, hiriaren eta aisialdirako guneen arteko lotura handiagoa izateaz gain, Eibar berdatzeko estrategia garbia ere lortu nahi dugu, eta, horretarako, 2022an 100 zuhaitz landatzea proposatu dute. Jeltzaleek eta sozialistek sinatutako akordioari esker, hirian zuhaitz-kopurua handitzeko plan bat idatzi eta gauzatu ahal izango da.
Gainera, jeltzaleen ekimenez, 30.000 euroko aparteko diru-kopurua emango da tokiko merkataritza bultzatzeko, eta arreta berezia jarriko da saltoki txikien erronka berriei aurre egiteko prestakuntzan. “Eibarrek industria berriak eta industriarentzako ezagutza-zerbitzuak sortzearen aldeko apustua egin behar du, baina inguruko merkataritza lidergoa ere berreskuratu behar du. Aurrera egingo dugu, baldin eta norabide berean arraun egiten badugu. Tokiko merkataritzaren alde egin dugu, garai berrietara egokitzeko bultzada emateko” ziurtatu du.
Eskubaloiaren urteurrena
Proiektu horiez gain, akordioak 3.000 euroko diru-laguntzak aurreikusten du Arte Martzialen Ronin Klubarentzat, eta 2.000 eurokoa Odisea mahai-jokoen elkartearentzat. “Gure ustez, Roninek eta Odiseak egiten duten lanak udalaren aintzatespena merezi du, eta Udalaren laguntza jasotzea, beste elkarte batzuek bezala”.
Akordioaren onuradun da baita ere Eibar Eskubaloia, 60.000 euroko aparteko diru-laguntza izango baitu. 10. urteurrena ospatuko du aurten, eta horrez gain, txapelketa bat antolatzeko erabili ahal izango du. 2022an Eibar Eskubaloiaren 10. urteurrena ospatzen da, desagertutako Arrate Kirol Gazteriaren 75. urteurrenarekin batera. Eibarren eskubaloiarekin lotura duten pertsona asko efemeride biak ospatzeko lanean ari dira, eta Eibarko jeltzaleek ez dute hori ahaztu. Hala, EAJ-PNVk proposatu zuen 35.000 euro bideratzea urtemugan bultzatuko diren ekimenetarako; azkenean, PSErekin adostu ondoren, 30.000 euro izango dira urteurrenerako, eta 30.000 euro gehiago Eibarrera eskubaloi txapelketa bateko finala erakartzeko.
Horrela, jeltzaleek Eibar Eskubaloiaren alde lan egiten duten pertsona guztien lan bolondresa goraipatu nahi dute, bai eta hiri armaginean kirol praktika historiko hori mantentzeko egindako lan eskerga ere.
Era berean, 10.000 euro erabiliko dira Tiburzio Anitua eta Karlos Elgezua kaleak lotzen dituen Amañako igogailu berriaren pasabidearen segurtasuna hobetzeko, barandari altuera handiagoa emanez, pasabide horren azpian geratu ziren etxebizitzen intimitatea ere babesteko. Karlos Elgezuako bizilagunek eskaera hori behin eta berriro helarazi diote Udalari azken urteetan, eta EAJren ekimenez erantzun egokia emango zaio eskariari.
PSEk sartutako zuzenketa bakarra, grabatu eta damaskinatu tailer bati buruzkoa, EAJk babestuko du eta 18.000 euroko partida izango du.
Guztira, 1.711.000 eurokoa izango da akordioa; horietatik 881.000 euro onartzen den unetik sartuko dira aurrekontuan, eta beste 830.000 euro Jardiñetako aparkaleku-proiektua idatzi ondoren sartuko dira 2022 ekitaldian zehar. Akordio horrekin, 2022ko aurrekontua jeltzaleen hiri-garapeneko eredutik hurbilago dago: aparkaleku perimetralak sartu dituzte, kaleak oinezkoentzat berreskuratzeko, kaleak berdetzearen alde egiten dute eta hiriko elkarteekin lankidetza handiagoa dute.
AKORDIOA ZENBAKITAN
JARDIÑETAKO APARKALEKUA: 830.000 EURO
HAURRENTZAKO UR JOKOAK: 500.000 EURO
Zuhaitzak HIRIGINTZAN: 100.000 EURO (infografia erantsi da)
KOMUN PUBLIKOA: 100.000 EURO
Proiektuak IDAZTEA (UBITXA, FRAY MARTIN MALLEA, JARDIÑETA): 58.000 EURO (infografiak erantsi dira)
TOKIKO MERKATARITZA: 30.000 EURO
KLUBENTZAKO LAGUNTZAK: 65.000 EURO
DAMASKINATUTAKO TAILERRA: 18.000 EURO
AMAÑAKO IGOGAILU-PASABIDEA: 10.000 EURO
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31