Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNV pozik agertu da ADIFekin sinatu zuen akordioaren ondorioz Ordiziako tren geltokiko obren bigarren fasea hasi delako
Proiektuak barne hartzen ditu igogailuak jartzea bidaiarien mugikortasuna errazteko, eta azpiko pasabide bat egiteaLaster Ordiziako geltokiko obren bigarren fasea hasiko da, Udalak ADIFekin aurreko legegintzaldian, José Miguel Santa Maria jeltzalea alkate zenean, sinatu zuen lankidetza-hitzarmenari esker.
Obrak 3,68 milioi euroan lizitatu dira, eta, besteak beste, igogailuak jarriko dira bidaiarien mugikortasuna errazteko, eta azpiko pasabide bat egingo da hirigunea eta San Bartolome auzoa lotuko dituen nasaren azpian. Horrela, komunikazioa erraztuko da udalerriko aparkalekuarekin eta merkataritza-gunearekin, sartzeko eraikin berri baten bidez. Gainera, markesina berriak ere jarriko dira.
Obra horiek lehen fasekoen osagarri dira; izan ere, nasa nagusien eta bigarren mailakoen altuera handitzea ahalbidetu zuten, bidaiariak trenaren eta nasaren artean mugitzea errazteko; nasetako lurzorua berritu zen; eta geltokirako sarbideak eta instalazioetako argiztapen-sistema hobetu ziren.
EAJ-PNVrentzat nabarmentzekoa da obrak ez direla tren-geltokia egokitzera mugatzen, azpiko pasabideari esker udalerriaren konexioan eta komunikazioan hobekuntzak ere jasotzen dituztela. "ADIFekin hitzarmenaren sinatzea negoziatu genuenean, argi geneukan gure helburua ordiziarrentzat ahalik eta onurarik handiena lortzea zela", azaldu dute.
EAJ-PNVren ustez, beharrezkoa da aldirietan, geltokietan, hiri-integrazioan eta eskaintzen diren zerbitzuen hobekuntzan inbertitzea. “Horregatik, aldiriko zerbitzu duina eta herritarren premiekin bat datorrena eskatuko dugu, orain Ordizian egingo diren obrak egitea lortzeko egin genuen bezala” azpimarratu dute.
“Euskal herritarren interesak defendatzea da Euzko Alderdi Jeltzalearen lanaren motorra hemen, Madrilen edo Bruselan, parte hartzen duen erakunde guztietan. Eta hau politika egiteko modu horren beste adibide bat da” bukatu dute.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31