Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/01/26

Harrobiko betelanak ez badu legea betetzen, zergatik ez du EH Bilduk honen erantzuleen aurka egiten?

EAJ-PNVko bozeramailearen esanetan Geologías y Geotecnia Larrea enpresak egindako azterketak berretsi egin du alderdi jeltzalearen susmoa: «bi eremutan ez da ezarritako baldintza betetzen, hau da, betelana ez da eskabazioetatik ateratako lur naturalekin egin».
Harrobiko betelanak ez badu legea betetzen, zergatik ez du EH Bilduk honen erantzuleen aurka egiten?

Beste behin ere, Andoni Amonarraiz, EAJ-PNVko bozeramailea, haserre agertu da EH Bildurekin, harrobiaren egungo egoera dela eta: «harrobiaren betelanak legea betetzen ez duela jakinda (2020ko urtarrilean egindako txostena), ez dute ezer egin erantzukizunak argitzeko; ez dute udal-ondarea zaintzeko helburuarekin jardun».

Amonarraizek dio, agian orain EH Bilduk «marra gorria pasatu dugula» esanez erantzungo du, edo jantziak urratuz, bere erretolikarekin: «harrobia bete zuen enpresarekin edota obra-zuzendaritzarekin zerbait dutela iradokitzen ari garela esango dute. Argi utzi nahi dugu ez duela zerikusirik horrekin». EAJ-PNVk argi utzi nahi du, egia bakarra ezer egin ez izana dela: «beno, zerbait egin zen: harrobiaren egoera zein zen jakinda ere, enpresa bati ordaindu zitzaion parte-hartze prozesu bat antola zezan. 15 bat pertsonek hartu genuen parte, eta harrobia egoera horretan egonda ere, bertan egingo zena zehaztu zen».

Historia pixka bat egiteko asmoz, EAJ-PNVko bozeramaileak honako hau azaldu du:

* 2008. urtean, Hernaniko Udalak kontratu bidez esleitu zion CAMPEZO, S.A. enpresari Santa Barbarako harrobiaren betelana. Baldintzetako bat zen zabortegiak eskabazioetatik eratorritako lur naturalak bakarrik onartuko zituela, eta aisialdirako gune bihurtuko zela. 2010eko ekainean hasi zen betelana.

* 2016ko uztailean, krisi ekonomikoarekin, nabarmen murriztu zen obra publikoa, eta CAMPEZOk betelan-obra amaitutzat eman zuen. Aurreikusitakoaren % 25 baino ez zen estali. Ustiategia bertan behera utzi zuen Udalarekin adostuta, eremua nola egokitu zehazteko zain.

* 2016ko uztailean, INJELANek (obra-zuzendaritzak) Hernaniko Santa Barbara landa-parkeari lotutako betelanaren egoerari buruzko txostena idatzi zuen. Txosten horretan, antza denez, ez da irregulartasunik ageri.

* 2020an, Geologías y Geotecnia Larrea enpresa kontratatu zen betelanaren kalitatearen azterketa bat egiteko; EAJ-PNVk, 2018tik, behin eta berriz eskatu zuen harrobiko betelanaren kalitatearen azterketa bat egitea, erantzukizunak argitze aldera. Bertan honako hau adierazten da: «(…) 6.1 atalean adierazitako betekizunarekin bat ez datozen materialak dituzten bi eremu atzeman dira. Eremu horretan hormigoien eta burdinen hondarrak daude. Material horiek birbalorizatu egin daitezke eta isuri ezinak dira;  eraispenetatik datozen materialak ere antzeman dira metatuta; material horiek betelanaren eremutik kanpo geratzen dira. Material horiek arriskutsuak izan daitezke ingurumenarentzat, beste osagai batzuk egon daitezkeelako, hala nola, pinturak, etab.».

* 2022ko urtarrileko Osoko Bilkuran, betelanaren kalitateari buruzko txostena ikusita, Udalak egin behar dituen jarduketen egoerari buruz galdetu genuen berriro, eta alkateak erantzun zigun teknikariak horretan ari direla. Erantzun bera eman zaigu urteetan zehar.

Amonarraizen esanetan, EH Bilduren ekintza falta ikusita, EAJ-PNV Hernanik Eusko Jaurlaritzari babesa eskatzea erabaki du, harrobia ikuska dezan: «ezin dugu ulertu udal gobernu taldeak erantzukizunak argitzeko ezer ez egitea. Kontratuaren baldintzak bete ez dutenek lasai jarraituko dute, erantzukizunik gabe, nahiz eta hernaniar guztiei egoera honetako espazio bat utzi».

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube