Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/01/23

EH Bilduk kudeaketarako duen gaitasun ezak eragin du Couth Hernanitik joatea

EAJ-PNVk Udalaren kudeaketa salatu du beste behin, herriak izango duen azken galera handia agerian utziz: «Miramongo Parke Teknologikoak (Galarreta) eta Couthek lan handia egin dute akordio batera iristeko, eta Udalarekin hasierako akordio bat lortu bazuten ere, Couthek Hernanitik alde egitea erabaki du»
EH Bilduk kudeaketarako duen gaitasun ezak eragin du Couth Hernanitik joatea

2022-1-12 egun zaila izan da EAJ-PNVren bozeramailearentzat. Coutheko CEOarekin egindako bilera eta gero, berriz ere agerian geratu da EH Bilduren kudeaketa-gaitasun eza. Hernaniko zinegotzi gehienak jaio aurretik Hernanin sortutako enpresa honek beste udalerri batera alde egitea erabaki du. Enpresa hori erreferentea da bere sektorean, hernaniar batek zuzentzen du, eta ez du aldi baterako langilerik. Enpresa horrek hazten eta aberastasuna sortzen jarraituko du ezartzen den toki berrian. Couthek hori Hernanin egiten jarraitu nahi zuen.

Enpresa hernaniar honen historiaz gain, alderdi jeltzaleak azpimarratu du kontuan izan behar dela, baita ere, bertan lan egiten duten 40 langileetatik batzuk Hernanira etorri zirela bizitzera eta hauen seme-alabak gure herrian jaioak direla. Couth enpresak hazten jarraituko du: zuzeneko 20 lanpostu sortuko dituzte. Hernaniko Udalak, EH Bildu buru duela, Galarretan egoitza berria jartzeko eta gazte hernaniarren mesederako akordioak bilatzeko lan egin beharrean, proiektuari behar lukeen garrantzia ez ematea erabaki du. Eta egoera horren aurrean, enpresak beste udalerri bat bilatu behar izan du, hau da, hazten jarraitzeko gutxieneko bermeak emango dizkion kokaleku berria. EAJ-PNVren bozeramailearen ustez, «penagarria da EH Bildu gure herriarekin egiten ari dena, behin eta berriz, legealdiz legealdi». Era berean, alderdi jeltzalearen bozeramaileak salatu du gai honen inguruan galdetu ziola gobernu-taldeari abenduaren 22an, «eta dena ondo zihoala baieztatu ziguten».

Amonarraizek adierazi du: «deprimitzeko modukoa da ikustea gure herriak, urteetan gure inguruan erreferente izan denak, Hernanin aberastasuna sortzen duten enpresak galtzen dituela ikustea. Hernanitik joan behar dute hazi egin nahi duten enpresek (COUTH) edo Hernanin hazi ezin dutenek (LOIRE), eta dena EH Bilduren ikuspegi eskasagatik. Enpresa munduan barneratua dagoen mantra batek hauxe dio: «ezinezkoa da Hernanin enpresa bat sortzea».

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube