Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2022ko aurrekontuetarako proposamen berriak
Joan den astean jakin genuen, Gipuzkoako Foru Aldundiak, lurraldeko udalerri guztiekin, Eusko Jaurlaritzaren eskutik jasotako COVID funtsak banatzeko erabakia hartu zuela. Gure hiriaren kasuan 2.131.000€ jasoko ditugu berehala.Funts hauei, Udal Gobernuak hasieratik bere aurrekontu-proiektutik kanpo utzi zituen Foru Aldunditik jasotako 772.000 euroko diru-laguntza gehitu behar zaie. Hortaz, ia 3 milioi euro aprobetxatu gabe geratuko lirateke, eta gure ustez, ezin ditugu erabili gabe utzi.
Gure taldetik Udal Gobernuari aurrekontu ahalmen osoa aprobetxa dezaten eskatzen jarraituko diogu, hori dela eta, gure apostuari jarraiki, hiru proposamen berri aurkezten ditugu, 1.55 eurogatik.
- Dunboako Poxpologile kalearen berrurbanizazioa.
- Juan Thalamas Labandibar 55, eraikina erostea, Behobiako karreteran gelditzen den azken eraikina.
- Eta Juan Thalamas Labandibar 45 eta 53 zenbakien artean Bidasoako Begiratokia eraikitzea.
Poxpologile kalearen berrurbanizazioak hainbat arazo jasan ditu urtetan zehar, hala nola, irisgarritasun, espaloi eta bideetan asentatze, eta oro har, ingurunaren hondatze arazoak, hain zuzen. Zehatzago, urteen poderioz eta asentamenduen ondorioz espaloietan sortu diren zeharkako aldapa malkartsuek zenbait kasutan, bidea oztopatu dute eta beste zenbaitetan, etxebizitzetako atariak maila ezberdinetan egotea eragin dute. Horrez gain, jasangarritasunaren eta energia aurreztearen irizpideei jarraiki, argi berriak jarri beharko dira kalean zehar. Bestalde, saneamendu-sarea berritzea ere beharrezkoa da.
Juan Thalamas Labandibar 55 eraikinari dagokionez, Udaletxeak eraikinean dauden 7 etxebizitzetako jabeekin erosketa adostu ahal izateko, aldez aurretik, beharrezkoa da kontsignazio hori aurrekontuan sartzea.
Gainera, Juan Thalamas Labandibar 45 eta 53 zenbaki artean, erabilera publikoa izango luken Bidasoako Begiratokia eraikitzea proposatzen dugu. Egun ez du erabilerarik, eta era honetan, bizi berri bat emango genioke. Iada idatzita dagoen proiektuak jasotzen duen bezala, Begiratokiak hiri-altzariak izango ditu (eserlekuak eta informazio panelak), lurrean integratutako oholtza baten gainean. Ekintza honekin, eremu horretako irudia hobetuko da eta pasealekutik eta bidegorritik dabiltzanekin komunikazio puntu bat sortuko da.
Bi ekintza hauekin, Bidasoa gure hirian integratzeko egin dugun apusturantz urrats bat gehiago emango genuke. Era honetan, ibai ertzeko eremu naturalak berreskuratu, hondatutako eremuak eraberritu, sarbide berriak ezarri eta ingurumen balio handiko guneak zainduko genituzke irundarren erabilera eta gozamenerako.
Orain daukagun aurrekontu-ahalmena ezin da desaprobetxatu. Udaletxean dauzkagun baliabide guztiak erabiltzeko unea dela uste dugu, hiriari behar duen bultzada eman diezaiogun. Gure aldetik ipini dezakegun guztia jarriko dugu hiritarrek merezi duten hiri bat eskuratzeko hobekuntza-proiektuak adosteko.
Poxpologile kalearen berrurbanizazioa 650.000 € (1.350.000 € en 2023)
Juan Thalamas Labandibar, 55 eraikina erostea 800.000 €
Bidasoako Begiratokia eraikitzea Juan Thalamas Labandibar 45 eta 53 zenbakien artean 100.000 €
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31