Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/01/18

Mari Jose Izagirre da eratu berri den Beterri-Buruntzako Mankomunitateko presidentea

Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udaletako ordezkariek argi berdea eman diote eskualde osoari zerbitzua emango dion Mankomunitatearen eraketari
Mari Jose Izagirre da eratu berri den Beterri-Buruntzako Mankomunitateko presidentea

Urte askotako lanaren ondoren, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalek Beterri-Buruntza Mankomunitatea eratu dute gaur eguerdian Hernaniko Udaletxean egindako bilkuran. Bertan izan dira Mari Jose Izagirre, batzorde sustatzaileko presidentea eta zinegotzia, eta Maider Lainez Andoaingo alkatea; Xabier Urdangarin Astigarragako alkatea eta Roxali Fernandez zinegotzia; Xabier Lertxundi Hernaniko alkatea eta Patxi Ibarguren zinegotzia; Nuria Fernandez eta Jon Antxordoki Lasarte-Oriako zinegotziak; Jorge Segurado Urnietako alkatea eta Agurtzane Mercader zinegotzia; Agurtzane Solabarrieta Usurbilgo alkatea, Beñat Larrañaga zinegotziarekin eta Andoaingo udal-idazkaria, Unai Rekondo.

Ordezkariek zin egin edo hitza eman ondoren, Beterri-Buruntzako Mankomunitatea eta Batzar Nagusia eratzeko adierazpena egin da, eta, ondoren, Mari Jose Izagirre hautatu da Beterri-Buruntzako Mankomunitateko lehendakari. Lehendakariorde kargua Nuria Fernández-i egokituko zaio, eta bilkura berean eratu da Gobernu Batzordea, osatzen duten kide guztiak izendatuta.

Mari Jose Izagirre Andoaingo Udaleko Ekonomia Sustapen, Enplegu eta Gazteria zinegotzia da, eta, besteak beste, agentziaren batzorde sustatzaileko lehendakaria izan da orain arte. Bestalde, Fernández Lasarte-Oriako Udaleko Sozioekonomia Saileko zinegotzi arduraduna da.

Lehendakari izendatu berritan, Izagirrek eskerrak eta zorionak eman dizkie udal ordezkari guztiei, “eskualde mailako azken urteetako lehentasunezko erronka behar bezala gauzatzeagatik” eta emaitza “lankidetzaren eta ahalegin kolektibo handiaren bidetik” eman delako. Izagirrek gaineratu du agentzia operatiboa behar dela “dauden erronka sozio-ekonomikoei aurre egiteko, esate baterako, eskualdearen suspertzea COVID osteko aroan”.

Andoain, Hernani, Astigarraga, Lasarte-Oria, Usurbil eta Urnieta udalerriek osatzen duten Beterri-Buruntza Mankomunitatearen helburu nagusia eskualdearen garapen ekonomiko eta soziala lortzea izango da, giza garapen iraunkorra eta herritarren ongizatea hobetzeko jarduerak sustatuz.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube