Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gipuzkoan aldiriko trenen zerbitzua behin eta berriz okerrera egiten duelako dagoen haserrea helarazi dio EAJ-PNVk Gobernu zentralari
Maribel Vaquero senatariak neurriak eskatu ditu obrek ahalik eta eragin txikiena izan dezaten eta kendutako zerbitzuak berreskura daitezenEAJ-PNV Talde Parlamentarioak Gipuzkoako aldiriko trenen erabiltzaileen haserrea helarazi dio Gobernu zentralari, zerbitzuaren gabeziak handitzen joan direlako. Idatzizko galderen bitartez, Maribel Vaquero senatariak Astigarraga eta Irun arteko hirugarren hariko lanek -34 hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusten da- eragingo dituzten afekzioak erabiltzaileentzat “gutxienekoak” izan daitezen aurreikusten dituen neurriak jakinarazteko eskatu dio Estatuko Gobernuari. “Obra honek, linea honetan egiten ari diren gainerakoek bezala, ahal den neurrian konpondu behar diren eraginak ditu, erabiltzaileek segurua, fidagarria eta jasangarria den garraio modu honengan konfiantza izateko”, gaineratu du garraio arloko bozeramaile jeltzaleak.
Vaquerok gogorarazi du EAJ-PNVk, bai Kongresuan bai Senatuan, behin eta berriz eskatu dituela hobekuntzak, 2017tik kexa ugari baitaude lurralde historikoko aldiriko zerbitzuak direla eta. Etengabeko erreklamazioak izan arren, “gabeziak, ez konpontzeaz gain, areagotu egin dira azken urteotan; atzerapen ugari izan dira, zerbitzuak kendu egin dira eta ez da informazio nahikorik ematen. Horren ondorioz, pertsona askok modu alternatiboak bilatzen dituzte lanpostuetara edo ikasketa-zentroetara iristeko”, ohartarazi duenez. Hori dela eta, galdetu du kendutako zerbitzuak, bai aldirikoak bai distantzia ertainekoak, noiz berreskuratuko diren eta, baita hirugarren hariaren obren ondorioak arintzeko eta Irun-Brinkola linea osoan kalitatezko zerbitzua bermatzeko Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak eta Renfek planik duten ere.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31