Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/01/12

TicketBaik, zerbitzu hobea eskaintzen die jarduera ekonomikoei

Ianko Gamboa: “Gobernu-taldearentzat iruzurraren aurkako borroka lehentasuna da, eta horretarako tresna eraginkorra izango da TicketBai sistema”
TicketBaik, zerbitzu hobea eskaintzen die jarduera ekonomikoei

“Argi dugu, TicketBai, hainbat arlotatik begiratuta, proiektu onuragarria dela Gipuzkoarentzat, zerga-betebeharra betetzea errazten duelako eta, iruzur fiskalaren aurkako borrokaren estrategian, aurrerapen kualitatiboa egiten duelako“ adierazi du, Ianko Gamboa EAJ-PNVren batzarkide Gipuzkoako Batzar Nagusietan,TicketBairen ezarpenari buruz. “Sistemaren helburu nagusiak, besteak beste, hiru dira – gaineratu du – herritarrei zerbitzu hobea eskaintzea, zerga-betebeharrak azkar eta eraginkortasunez betetzea erraztuz; iruzur fiskalaren aurkako estrategian eraginkorragoak izatea, iruzur egiten duenaren lehia desleiala ezabatuz;  eta Gipuzkoako sektore ekonomikoaren digitalizazio prozesua burutzea”.

Sistema berriari esker, foru-ogasunek zergadunen jarduera ekonomikoen diru-sarrerak kontrolatu ahal izango dituzte, eta, bereziki, azken kontsumitzaileei ondasunak entregatzen edo zerbitzuak ematen dizkieten sektoreetako jarduerenak, neurri handi batean eskudirutan kobratuta. Halaber, informazio hori  zergadunei beren zerga-betebeharrak betetzen lagundu eta errazteko erabiliko da.

“Horrek ziurtatzen digu – adierazi du Gamboak – erregistro informatikoen benetakotasuna, osotasuna, trazabilitatea eta bortxaezintasuna. Hau da, fakturak jaulki ondoren ezin izango direla aldatu edo ezabatu. Gainera, sistema abian jartzeko, ELGAk horri buruz egindako gomendioak eta Alemania, Kanada, Suedia, Austria eta Portugal bezalako herrialdeetako esperientzia hartu dira kontuan. Guztiek antzeko sistemekin funtzionatzen baitute, eta esperientzia oso positiboa izaten ari baita”.

EH Bilduk, bere lehen puntuan, epeak eta baldintzak malgutzeko eskariari erantzunez, Ianko Gamboa bozeramaile abertzaleak aiderazi du, “2021eko irailaren 9an luzatu zen borondatezko epea 6 hilabete, berez, COVID 19aren ondorioz kaltetuenak izan diren jarduerek denbora gehiago eduki zezaten sistemara egokitzeko – azpimarratu du –. Modu horretan, 2022an, sistema ezartzeko derrigortasuna uztailaren 1ean finkatu zen, zergadunek beren jardueraren egonkortasuna hobetzeko denbora gehiago izan zezaten. Horretaz gain, 2021ean 60 urte bete dituztenei ere ahalbidetu zaie ticket bai proiektuan ez sartzeko derrigortasuna. Hau da, kolektibo hau ez dago derrigortua TicketBai ezartzeko. Hori bai, nahi izango balute, sar daitezke sisteman. Eta azkenik, ekonomikoki ahalbidetu diren neurriak, kenkaria (“monetizatzeko” aukera) eta diru laguntzak, kaltetuenak izan diren kolektiboei laguntzeko hartutako neurriak dira:  egin beharreko inbertsioaren kopuru handiena estaliko duena”. “Horrek argi eta garbi erakusten du Aldundiaren asmoa zein den: gipuzkoarren benetako behar eta premiei erantzutea – gaineratu du – interes orokorra xede”.

Aldundien arteko harmonizazioari dagokionez, EAJko bozeramaileak esan du, “TicketBai sistema hiru foru-ogasunena da, baina, foru-erakunde bakoitzaren berezko arau-xedapenen bidez dago araututa. Harmonizatu daitezkeen gaiak harmonizaturik daude. Oinarrizko azpiegitura teknologikoak bateratuak daude, espezifikazio teknikoak ere bai, “Ticket bai” sistema oinarria berbera da. Gure lurralde antolaketak, gai jakin batzuetan bakoitzak bere abiapuntua edukitzera garamatza eta horren ondorio dira nabardurak. Adibidez,  Bizkaian  - gaineratu du – aitortzaileek bi derrigortasun edukitzeaz gain, sistema ez da on-line izango eta aitortzaile guztiak batera sartzeko helburua dago. Beraz epeak luzatzea erabaki dute”.

Azkenik, EAJ-PNV batzarkide Ianko Gamboak adierazi du, “2016an abian jarri eta 2023an inplantazioa amaituko duen, epe luzeko proiektua. Gobernu-taldearentzat iruzurraren aurkako borroka lehentasuna da, eta horretarako tresna eraginkorra izango da TicketBai sistema. Gure zerga-sistema etorkizunera begira jarriko duen epe luzeko proiektua”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube