Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2022rako aurrekontua onartuta
Udalak 34.512.762 euroko aurrekontua kudeaketuko du hurrengo urtean, aurten baino 7,5 milioi gehiago %28 handitu delako aurrekontua.14 milioi baino gehiago herritarrei eskainitako zerbitzuak hobetu eta indartzeko
2022ko udal aurrekontu osoaren %41 udal zerbitzuetara bideratuko da (14,2 milioi) zerbitzuen eskaintza hobetu eta indartzeko, Gizarte Zerbitzuen alorra esaterako: familia eskuhartzea, etxez etxeko arreta zerbitzua, eguneko arreta zerbitzua... Tolosak gero eta zerbitzu gehiago ematen dituelako, herriari begira, ia 20.000 biztanleko herria izanik, eta baita eskualde osoari begira ere.
Zerbitzuak hobetzearekin batera, tolosarrei kalitatezko arreta bermatzeko, aurrekontuaren %32 (11 milioi) giza baliabideetara bideratuko da. Eta azkenik, %19 (6,6 milioi), inbertsioetara, aurreikusitako proiektuak garatzeko.
Era berean, dirulaguntza guztiak mantendu egingo dira eta horietako batzuk indartu, adibidez: Eskola Kirola (15.000 euro gehiago), herriko ikastetxeei bideratutako laguntza (12.000 euro gehiago), familiei ematen zaizkien laguntzak (10.000 euro gehiago, guztira 190.000 euro) edota Emakumeen Etxean jarduerak antolatzeko (8.000 euro gehiago).
Ogasun zinegotziak azaldu zuenez, udal gobernuak ezarritako lehentasunak aurrekontuetan dute islada. Horregatik, Gizarte Zerbitzuen alorrak pisu handia izango du, beste behin, datorren urteko aurrrekontuetan, 3 milioi baino gehiagoko aurrekontuarekin, pertsonen ongizatea eta zaintza erdigunean jartzen jarraituz.
Garapen ekonomikoa sustatu eta hiri ekonomia babestera milioi euro bideratuko da, Kulturaren sustapenera, ohiko jarduerak berreskuratu eta iaz martxan jarritako ToloFolk eta Kultura Plazara jaialdiak mantentzeko 3 milioi euro eta Tolosa jasangarriagoaren alde urratsak egiten jarraitzeko 2,7 milioi euro bideratuko dira.
Inbertsioen atalak garrantzia berezia
Ibertsioen atalak garrantzia berezia izango du datorren urtean, aurreikusitako proiektu eta egitasmoak aurrera eramateko 6,6 milioi euro izango dituelako Tolosako Udalak, Tolosatzen parte hartze prozesuan herritarrek proposatatutakoak barne hartuta.
Datorren urteko inbertsio nagusiak:
- Zumarditxiki. 500.000€
- Emakumeen Etxea. 345.000€
- Usabaleko 3. fasea: kirol eremu berria. 960.000€
- Abegi. 368.000€
- Tren geltokiko irisgarritasuna. 100.000€
- Gorriti plaza. 544.000€
- Zezen plazaren 4. fasea. 820.000€
- Amarotz, estalki berria auzoetxe alboan. 484.000€
- Eguzkik plakak eta led argiak. 333.000€
- Arkauteko teilatua eta eta eraikina modu integralean eraberritzeko proiektua. 175.000€
- Landa auzoak: Aldaba txikiko ur saneamendua, auzo-plana Urkizu eta Aldaban. 98.000€
- Takila adimendutzuak eta wifia azokan. 32.200€
- Ekintzailetza elikaduran proiektua. 40.000€
- Leidor eszenatokiak berritu. 25.000€
- Biodiodibertsitate gunea. 18.000€
- Prozesu deliberatibo ordezkatzailea, gobernantza eredu berrietan sakontzeko. 30.000€
- Iurramendiko berdegunerako proiektua. 30.000€
- Triangulo plazako zorua berritzeko proiektua. 50.000€.
- Larramendi, Arramele eta Barrena kalearen arteko eremua modu integralean eraberritzeko proiektua. 42.000 euro
Udal gobernuak aurkeztutako aurrekontu proiektuan zuzenketak sartu dira, EH Bilduk egindako proposamen harira. Hiru alderdien artean ondorengo proposamenak adostu dira: familiei bideratutako dirulaguntza 10.000 euro handitzea (guztira 190.000 euro); etxebizitza hutsak birgaitzeko eta alokairu merkatura ateratzeko dirulaguntza partida 20.000 areagotzea (guztira 70.000 euro), San Esteban auzoko beharrei aurre egiteko partidari 100.000 euro gehitzea, Arkauteko teilatua eta barneko konponketa lan txikiez gain, eraikin osoa eraberritzeko proiektu integrala egiteko 50.000 euro jartzea eta Trianguloko zorua berritzeko proiekturako beste 50.000 euro.
Datorren urterako aurrekontua EAJ-PNVren eta PSE-EEren aldeko botoekine ta EH Bilduren kontrako botoekin onartu zen.
Amaitzeko, azken Osoko Bilkuran udal biztanleen kopuru ofizialaren berri eman zen, 19.795; Tolosa MUGI sisteman integratzeko prezio publiko berriak onartu ziren; Tolosako etxez etxeko laguntza zerbitzu-kontraturen lizitarioari hasiera ematea ere bai; terrazen azalera handitzeko aldi baterako emandako baimena indarrik gabe uztea eta haren eragina urtarrilaren 10etik aurrrera amaitutzat ematea baita ere. KEAOk emandako ebazpenaren berri eman zen eta Tolosako udalerrian arlo sozioedukatibo eta psikosozialean esku-hartzeko zerbitzuaren lizitazio-prozedura bertan behera utzi eta azkenik, Nerea Letamendia zinegotziak, orain artean Herritarren arloko arduraduna eta Merkataritza, Turismoa eta Azokak saileko zinegotzi arduraduna izandakoak, bere zinegotzi kargua utzi zuen.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31