Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/01/07

San Sebastian egunean ez da danborradarrik ospatuko

Udalak haur zein helduen danborradetako ordezkariak entzun ondoren erabaki “zaila baina osasun arloan beharrezkoa” hartu du
San Sebastian egunean ez da danborradarrik ospatuko

Urtarrilaren 20an ez da danborradarik ospatuko, osasun-larrialdiaren aurretik ezagutu izan dugun moduan. Horrela erabaki du Donostiako Udalak gaur arratsaldean helduen eta haur danborradetako ordezkariekin izandako bileren ondoren.

Hortaz, Udalak ez du antolatuko ez bandera igoera, ez bandera jaitsiera, ezta Alderdi Ederren egiten den haur danborradetako konpainien kontzentraziorik eta erdialdeko kaleetatik egiten ohi den desfilerik ere.

Haur danborrada modu ezberdin batean

Modu sinbolikoan, Donostiako Udalak, behin haur danborradetako ordezkarien iritzia entzunda, erabaki du nahi duten konpainiek ohikoa ez den formato batean desfilatu ahal izango dutela. Hortaz, ez da ohiko erdialdeko desfilerik egongo. Formato hori nolakoa izango den hurrengo astean erabakiko da ordezkariekin egingo den bileran.

Behin bilerak amaituta, Donostiako alkate Eneko Goiak honakoa esan du: “Danborrada bertan behera uztea beti da erabaki oso zaila. Bigarren urtean jarraian ezingo dugu hiriko jai nagusiena ospatu, eta horrek tristura handia sortzen digu. Baina aitzitik, kontuan hartuta osasun egoera eta indarrean dauden neurriak, uste dugu erabaki hau hartzea beharrezkoa zela. Azken unea artea itxaron dugu, aukera guztiak agortu arte”.

Urrezko Danborra eta Hiritar merezimenduaren dominak

Behin danborrada bertan behera uztea erabakita, Donostiako Udalak danborradetako ordezkariei jakinarazi die ekitaldi sinbolikoren bat egiteko aukera aztertzen ari dela. Udalak mahai gainean dituen hainbat proposamen aztertuko ditu eta hurrengo astean jakinaraziko du hiriko patroia omentzeko egunean ekitaldirik egingo duen ala ez.

Dena dela, Udalak Urrezko Danborra eta Hiritar merezimenduaren dominak emateko ekitaldiak egingo ditu. Eta ekitaldiok ohiko datetan egingo dira, hau da, urtarrilaren 19an arratsaldez Hiritar merezimenduaren dominak emateko ekitaldia, eta urtarrilaren 20an eguerdian Urrezko Danborra emateko ekitaldia. Udala aztertzen ari da bi ekitaldiak Udaletxetik kanpo egiteko aukera, edukiera handiagoa izateko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube