Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk bat egiten du herri honen etorkizuna bermatzeko lehendakariak proposatzen duen gizartearen eta erakundeen arteko indar batasunarekin
EAJ-PNVk oso ontzat jo du Iñigo Urkullu lehendakariak gizartearen eta erakundeen artean indarrak bateratzeko egin duen apustua pandemiak eragindako egoera gainditzeko. Joseba Egibar bozeramaile jeltzaleak adierazi du Euzko Alderdi Jeltzaleak bat egiten duela lehendakariak ezarritako lan eta konpromiso bidearekin hiru ardatzen inguruan: osasuna, ekonomiaren hazkundea eta gizarte justizia.Urkullu lehendakariak “elkarte-balioen alde” egin duela nabarmendu du Joseba Egibarrek. “Esperientzia ugaria dagoela” aipatu ondoren, lehendakaria “ordezkatzen duen herriari eta herritarrei zuzentzen zaiela” azpimarratu du. «Norbanakoaren askatasuna beste ororen gainetik dagoela –edozein neurriren gainetik, baita osasun edo politika erabakien gainetik ere– uste duen jendearen egozentrismoari aurre eginez, lehendakariak elkartea egiten duten balioak aldarrikatzen ditu, elkarte eta Herri gisa indartzen gaituzten balioak; balio komunitario horiek berekin dute norbanakoaren askatasunen defentsa ere”, azaldu du. "Elkarte-balio hauek aldarrikatzea guztiz beharrezkoa da une honetan", gaineratu du.
Bozeramaile jeltzaleak aipatu du euskal erakundeen lanarekiko “mesfidantza sistematikoari” haizea ematen ari zaiola zenbait eragile politiko, uste baitute “egoera zenbat eta gehiago gaiztotu orduan eta mesede handiagoa egiten diela politikoki”. Politika horrela eginez, “erabat oker dabiltzala” dio Egibarrek, “erantzukidetasunez jokatu ordez, beren norberekoikeriaz jokatzen ari direlako, ‘zenbat eta okerrago, hobeto’, pentsatzen baitute”. “Gauzak ez dira inoiz horrela izaten; zenbat eta okerrago, okerrago izaten da”, erantsi du.
Horiek horrela, Egibarrek nabarmendu duenez lehendakariak ezagun du “uste on duela ordezkatzen duen Herrian; sinesten duela norbanakoaren erantzukizunean eta elkartearen balioetan; eta osasuna bermatzeko bide bat moldatzen du, erakundeek gizartearekin duten konpromisotik abiatuta, gizarte bidezkoagoa eta etorkizun kolektibo hobea eraikitzeko”.
«Lehendakariak proposatzen duen bezala, gizarteak eta erakundeek indarrak bateratu behar ditugu aurrera egiteko, egoera hau gainditzeko», azpimarratu du, «egin dezagun osasunaren, hazkunde ekonomikoaren eta justizia sozialaren alde; saia gaitezen denok guztion arteko egoera baten alde, Herri honen etorkizuna ziurtatuko duen egoera bat eratzen guztion artean», amaitu du.
Nabarmenak...
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31