Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVtik Irunek behar dituen anbizio handiko proiektuen aldeko apostua egiten dugu
Udal Gobernuak pasa den ostiralean, abenduaren 10ean hain zuzen, 2022ko aurrekontuak aurkeztu zituen. EAJ-PNVtik gure taldearen ardatz nagusiak ezagutzera eman nahi ditugu. Eta hauen inguruan jardungo gara datorren urteko aurrekontuak negoziatzeko.Gure negoziazio esparruak lau ardatz ditu. Argi dugu zein den Irunentzako nahi dugun hiri eredua. Horregatik, egingo ditugun lau proposamenak gure hiri proiektuaren parte dira; hiritarren zenbait beharrei erantzuten diete, eta aldi berean, anbizio handiko Irun baten alde apostua egiten dute.
Lehenik eta behin, beharrezkoa ikusten dugu geltokiaren esparrurako, 2015ean HAPOan, propsatu zen planteamendua berreskuratzea. Udal Gobernuak ADIFekin negoziatzea nahi dugu, Estatuko Aurrekontu Orokorrean jasotako milioi bat eurorekin, exekuzio-proiektua aurrera eraman dezaten. Proiektuak trenbide zabaltza estaltzea berne hartu beharko du. Hala, Irun bitan zatitzen duen arrakala ezabatuko litzateke trenbidearen alde bietako auzoak elkartuz.
Bigarrenik, egun lantzen ari den HMJP planak, urte anitzeko plan bat barne hartzea proposatzen dugu. Jakina da, gure hirian, bidegorrien defizita dugula eta era honetan arazo horri irtenbidea emango genioke, Kolon Pasealekutik hasita. Beharrezkoa da hiriak mugikortasun jasangarrirantz eraldatzen hastea eta ildo horretan udaletxetik erantzunak emate hasi behar dugu. Bidegorriak Irungo hiritarrak, hala nahi izan ez gero, modu seguru eta iraunkorrean hirian bizikletaz edo mugikortasun pertsonaleko beste ibilgailuekin mugitu ahal izateko balio behar dute.
Era berean, Txingudiren Plan Gidaria bultzatzeko eta 1993ko Hitzarmena eguneratzeko konpromezua eskatzen dugu. Era honetan, Plaiaundiko kirol instalazioen lekualdatzea finantzatuko genuke, bai eta Txenpereneako lurretan hauek eraikitzea ere. Kirol instalazioen lekualdatzea premiazkoa da, bai kirol elkarteentzako, eta baita Plaiaundiko biodibertsitate zein espazio naturalen babeserako. Ezinbestekoa eta premia handia duen proiektua da.
Azkenik, Pasquier-Rekondo eremuan aukera posible berriak bilatzea eskatzen dugu. 200 etxebizitza eraiki ordez, inguruarekiko atseginagoak diren alternatibak nahi ditugu. Bidasoa ingurune pribilegiatua da. Aukera berdeak bilatzeko abagunea dugu eta horren aldeko apostua egiteko unea dela uste dugu.
EAJ-PNVk Irun inklusiboago, atseginago, jasangarriago eta berde eta urdinago baten alde egiten jarraitzen dugu eta jarraituko dugu. Azken finean, anbizio handia duen Irun baten aldeko apostua egiten dugu. Guk lanean jarraituko dugu eta etorkizunari ilusioz begiratzen diogu, Irunek aldatzeko beharra duelako eta irundarrengan sinesten dugulako. Horregatik, Gobernuarekin zein oposizioko taldeekin adosteko prest jarraituko dugu.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31