Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/12/17

EH Bilduk ez du borondaterik izan gure proposamenak aurrekontu proiektuan txertatzeko

Udal Gobernuak EAJren proposamen guztiak begi onez ikusi baditu ere, proposamen bakarra onartu da, gainerako proiektuak aurrekontuetan txertatzeko ahaleginik egin edota urtean zehar horiek garatzeko konpromisorik hartu gabe, ondorioz, talde jeltzaleak aurrekontu proiektuaren aurka bozkatu du.
Artxibo irudia

EAJ-PNVk herritarren eskari eta beharrei erantzunez 4 proposamen zehatz eta errealista aurkeztu ditu 2022 urteko aurrekontuetarako. Zoritxarrez, EH Bilduren gobernuak ez du borondaterik izan horiek aurrekontu proiektuan txertatzeko. Ondorioz, EAJ-PNVren udal taldeak udal gobernuaren aurrekontu proiektuaren aurka bozkatu zuen atzoko Osoko Bilkuran.

Udal talde jeltzaleak penaz hartu du gobernuaren jarrera eta erabakia, adostasunetara iristeko erabateko borondatea izan dutelako. “Proposamen egingarriak aurkeztu ditugu; udal gobernuak begi onez ikusi ditu guztiak, baina soilik proposamen bat txertatu dute aurrekontu proiektuan; elkarlanerako borondate errealik balego, gainerakoak ere txertatuko lituzkete” azpimarratu du EAJ-PNVk.

“Bizikletak konpontzeko gunea sortzeko proposamena baino ez dute onartu” adierazi dute. “Ibilgailu elektrikoen kargarako puntuari dagokionez, Foru Aldundiarekin elkarlanean proiektu bat lantzen ari direla jakinarazi digute; gobernuari eskatzen diogu, proiektuaz baliatu dadila, benetan, mugikortasun eredu jasangarriagoak herrian sustatu eta errotzeko”.

Gainerako proposamenei lotuta, gobernuak aitortu  du Kaskailu plazako haur jolastokia jarri zenetik 20 urte igaro direla eta jolastokia eraberritzeko beharra badagoela eta baita ere, komun publikoen inguruan egindako galdeketaren emaitza hain parekoa izanik ez dela baztertzen Ibaiondo pasealekuan edo auzo horretan beste komun bat jartzea; “baina guk egindako proposamenak aurrera eramateko aurrekonturik ez dagoela izan da gobernuaren erantzuna” esan dute jeltzaleek.

Lehentasun eta borondate kontua baino ez da

Jeltzaleen aburuz lehentasun eta borondate kontua da, gerakinak erabili baititzake udal gobernuak proiektu biak gauzatzeko. “Gerakinetatik, azaroan, 271.000 euro erabiltzea onartu zen, besteak beste, 75.000 euro udaletxea berritzen den bitartean erabiliko diren lokalak egokitzeko, eta 94.569 euro udaletxea berritzeko aurrekontuari gehitzeko, hau da, EAJ-PNVk aurreko legealdian garatutako eta EH Bilduk hainbeste kritikatu zuen proiektua gauzatzeko; eta egoki ikusten dugu hori. Baina gauza bera egin daiteke Kaskailu plazako haur jolastokia berritu eta Ibaiondo pasealekuan komun publikoa jartzeko, egingarriak direlako bi egitasmoak; baina gobernuak ez ditu ez aurrekontu proiektuan jaso nahi izan eta ez du ezta ere, urtean zehar, kreditu aldaketa bidez, horiek gauzatzeko konpromisorik hartu, beraz, ezin dugu gobernuaren aurrekontu proiektua babestu” gaineratu dute.

Edonola ere, jeltzaleek hitz eman dute oposizio eraikitzailea egiten jarraituko dutela, orain arte bezala, herriarentzat eta herritarrentzat onuragarriak diren proposamenak eginez eta adostasunak bilatuz

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube