Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Kanpo-politikan Estatu plurinazional, eleaniztun eta kulturaniztunaren errealitatea kontuan har dezala eskatu dio EAJ-PNVk Gobernuari
Luke Uribe-Etxebarriak Saharako Herriaren autodeterminazioa defendatu du Kanpo Gaietarako ministroaren aurrean, Mendebaldeko Saharako gatazkaren “konponbide politiko justu” gisaLuke Uribe-Etxebarria EAJ-PNVko senatariak Espainiako Gobernuari berretsi dio “ezinbestekoa” dela bere Kanpo Politikak nazio anitzeko, hizkuntza anitzeko eta kultura anitzeko estatu baten errealitatea proiektatzea. Jose Manuel Albares ministroak Senatuko Kanpo Gaietarako Batzordean egindako agerraldian, ordezkari jeltzaleak adierazi dio aniztasunean oinarritu eta kanpoko ospea hobetzera bideratzeko ideiak “koherentziarekin bat etorri behar” duela. Izan ere, aniztasunaren kudeaketa onaren eredu izan nahi badu, “ezinbestekoa da, beste ezer baino lehen, hizkuntzen, kulturen, historiaren eta nazio sentimenduaren aniztasunari buruzko gaiak ebaztea barrura begira, izaera politikoa duten gatazkei bidea emanez, Euskadikoak edo Kataluniakoak kasu, mendeetako iraupena dutenak eta elkarrenganako errespeturako, elkarrizketarako, negoziaziorako eta akordiorako prestasuna behar dutenak.
Bestalde, Uribe-Etxebarriak Mendebaldeko Sahararen egoera “onartezina” deitoratu du, eta Kanpo Gaietarako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroaren aurrean defendatu du “irtenbide politiko justua, iraunkorra eta elkarri onartua aurkitzeko beharrezkoa dela autodeterminazio-eskubidea aitortzen duten NBEren Ebazpenetan oinarritzea, Saharako Herriarentzako erreferendum baten bidez”. Hori “eskualdearen oreka- eta egonkortasun-faktorea izango litzateke, eta horrek berebiziko garrantzia du Europarentzat, bai Mediterraneoarentzat, bai Espainiarentzat”. EAJ-PNVko senatariak Mendebaldeko Saharan Giza Eskubideen egoera hobetzea eskatu du, guztien betebeharrak kontuan hartuta, Nazioarteko Zuzenbidearen arabera.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31