Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Oñatiko EAJ-PNVk lehentasuna eman die auzoei, 2022ko aurrekontuei aurkeztutako emendakinetan
EAJ-PNVk gaur aurkeztu ditu aurrekontuei egindako emendakinak: 20 zuzenketa, sei bloketan banatuta, oñatiarrak eta haien beharrak erdigunean jarriz.Oñatiko Udalak 2022ko aurrekontuak bozkatuko ditu hurrengo Osoko Bilkuran, abenduaren 16an. EH Bildu buru duen gobernu taldeak 2022ko udal aurrekontuetarako proposamena aurkeztu du, ia 19 milioi eurokoa.
Zehaztasunarekin aztertu ondoren, Oñatiko EAJ-PNVk 20 zuzenketa egin dizkio 2022ko aurrekontu proposamenari: «gehienak berriak diren arren, gure proposamen batzuk urteetako ibilbidea dute, behin eta berriz egiten ditugu Oñatirentzat benetako beharra izaten jarraitzen dutelako, eta gaur egun oraindik ez direlako kontuan hartu». Zuzenketa horietan, alderdi jeltzaleak lehentasuna eman nahi izan die Oñatiko auzoei, hiri-auzoei, eta auzo periferikoei edo landa-auzoei: «zuzenketetako batek Olakua eta Olapotoko irisgarritasun-proiektuari egiten dio erreferentzia. Auzo horien segurtasuna bermatzea lehentasunezkoa izan behar duela uste dugu. Izan ere, orain arte Olakua auzoari lehentasuna eman zaion arren, uste dugu Olapotok ere behar handia duela gaur egun. Oso egoera txarrean dago eremu osoa, eta, gainera, ibaira erortzeko dagoen arriskua azterketa ere egin behar da». Era berean, zuzenketetako batek landa-eremuetako argiak hobetzeko beharra ere aipatzen du: «azterlan bat egitea proposatzen dugu, Murgia eta Berezao auzoei argiteria jasangarria emateko».
1.087.000 euro, zuzenketetan
Oñatiko EAJ-PNVk 2022ko udal aurrekontuei aurkeztutako zuzenketak, guztira, 1.087.000 euroko inbertsioa eskatzen dute. Hauek dira talde jeltzaleak aurkeztutako 20 zuzenketak, sei bloketan banatuta:
1. Oñati iraunkortasunaren bidean jartzea 360.000€
1.1 Olakua – Olapoto: Irisgarritasun proiektuko faseak aurreratu: lehentasuna, errekako segurtasuna bermatzea. 400.000€ hartarako zuzendu.(600.000€ San Lorentzo-Olakuako irisgarritasun faseak diru-lerrotik).
1.2 Arantzazu: Komunak konpondu. 20.000€
1.3 Landa-auzoak: Argiteria hobetu: lehentasuna Murgixa eta Berezao inguruak. Auzoetako argiteriarentzako diru-lerroa handitu.20.000€
1.4 San Martin: San Martingo hariztiaren diagnostikotik eratorritako ekintzen hedapena eta exekuzioa. 20.000€
1.5 Urrutxu: Zabortegia sigilatzeko 2. fasearen exekuzioa hasi. 300.000€
2. Oñati, osasun, heziketa eta kulturaren udalerria 55.000€
2.1 Ikastetxeak: Oñatiko ikastetxeetako liburutegiak hornitzeko diru-lerroa. 10.000€
2.2 Kultur etxea: Kultur-etxean gelak zabaldu azterketa garaian eta orain arteko zerbitzuari eusteaz gain, gabonetako oporretan eta udaran liburutegia ireki. Horretarako behar diren giza baliabideak aurreikusi. 30.000€
2.3 Kirola – Azkoagain: Behin betiko irtenbidea eman Oñatiko futbol-zelaiari. Ekipamenduen kokalekuen aukeren inguruko azterketa sakona egin. 15.000€
3. Oñati herritarren udalerria / herri bat herritarrentzat 81.000€
3.1 Oñati lagunkoia: Oñatiko Udalerria "EUSKADI LAGUNKOIA" mugimenduak sustatzen duen programara atxikitzea (OMSren programa Eusko Jaurlaritza eta Matiak antolatzen dutena). Helburua: adinekoen bizitza eta zahartze aktibo eta autonomoa luzatzeko paradigmaren helburuak sustatzea, mugimendu parte-hartzaileak sortzea, politika transbertsalak udal arlo guztietan garatzea. 6.000 €
3.2 Eguneko zentro arina: Eguneko zentro arinaren kokalekua finkatu, aurkitu eta egokitu. 40.000€
3.3 Adikzioen prebentzioa: Adikzioak prebenitzeko diagnostikotik eratorritako ekintzen hedapena eta exekuzioa. 20.000€
3.4 Bizikidetzaren alde egin: Elkarbizitza sustatu. Elkarrekin bizitzeko herritarren bizikidetza taldea sortu. 15.000€
4. Oñati eta sozio ekonomia 100.000€
4.1 KM0: Baserriko produktuen salmenta digitala sustatzeko plataforma sortu. (Promozio, salmenta eta banaketa kanalak). 50.000 €
4.2 Tokiko merkataritza: Merkataritzaren digitalizazioa indartu (salmenta kanal digitalen erabilpena bultzatu (bonoak.eus eta aukera alternatiboak) bono-kanpainen esperientzia baliatuta). 50.000 €
5. Oñati eta landa auzoen garapena 241.000€
5.1 Auzoak: AUZOETAKO inbertsioak egiteko partida handitu. 164.000€
5.2 Torreauzo – Zañartu: TORREAUZOko bidegorriari irtenbidea eman behin betikoz. Jatorrizko proiektua berreskuratu eta zubi berria egin. 15.000€
5.3 Zubillaga: ZUBILLAGAn trenbideko zubia zabaldu. 62.000 €
6. Udal gobernantza 250.000€
6.1 Langileak: LANGILEEN lanpostuak finkatu eta egonkortu.
6.2 Parte-hartzea: 2022-2023 urteetarako aurrekontu parte-hartzaileen prozesua egin. 250.000€
6.3 Elkarbizitza: Parte-hartze prozesua sustatu, Bizikidetza ordenantza egin eta onartzeko. (baliabide propioak).
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31