Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/12/03

Berriro ere Pasquier-Recondo lursailerako alternatiba berdeak bilatzea eskatzen diogu Gobernuari

Udaletxeak 200 etxebizitza eraikitzearen alternatiba bideragarriak eztabaidatu behar ditu
Berriro ere Pasquier-Recondo lursailerako alternatiba berdeak bilatzea eskatzen diogu Gobernuari

Artiako Lagunak azaroko osoko bilkuran aurkeztu zuten berraztertze errekurtsoa ezetsi ondoren, Azken Portuko hitzarmenak aukera ematen dio hirigintza-prozedurari Plan Orokorraren aldaketa izapidetzeko.

EAJ-PNVtik, uztaileko osoko bilkuran, Pasquier-Rekondo eremuan 200 etxebizitza eraiki beharrean, beharrekzko hirigintza-tresnak erabiliz, beste formula alternatiboak bila zitzatela eskatu genien. Azaroko udalbatzan berriro egin genuen eskakizuna, eta gaur, beste behin, hirigintzako zerbitzu teknikoei formula berriak bilatzeko agindua ematea eskatzen diogu udal gobernuari.

Udal gobernuak azken osoko bilkuran eman zigun erantzuna, Hirigintza Ordezkariaren hitzetan, hurrengoa izan zen: "Ez gaitezen baloiak kanpora botatzen saiatu, hirigintza-tresnek gai horretatik aterako bagintuzte bezala". Erantzun horrek, ez gaitu batere asebetetzen.

Erantzun honek hainbat galdera airean uzten ditu. Horregatik, Rekondoren etorkizunerako hain garrantzitsua den honetan, irundarrek gobernuaren jarrera zein den ikustea nahi dugu.

Gobernuak gure zerbitzu teknikoei alternatibak bilatzeko eskatuko die? Edo alderantziz, amore eman eta hitzarmenean jasotako proiektuaren alternatiba berriak bilatzeari uko egingo dio?

EAJ-PNVn, hirigintza-izapidetzea eztabaidatzeko unea iristen denerako, talde politiko guztiek hainbat proposamen alternatibo eskuartean izatea, edo behintzat ikerketa baten bidez alternatiba horiek bilatzeko saiakera egin izana gustatuko litzaiguke.

Hirigintzako ordezkariak osoko bilkuran adierazi zuen bezala, "Kontua argia da. Antolamendu bat, bi antolamendu eta hiru antolamendu daude. Antolamendu asko daude. Aurkezten denaz gain beste batzuk ere badaude, baina horrek guztiak kostu bat du, edozein hirigintza-eragiketak bezala ", orduan, EAJ-PNVtik, alternatiba posible horiek aztertzeko eskatzen dugu. Hori dela eta, gobernuari beste behin aukera bideragarri horiek bilatzeko eskatzen diogu, Pasquier-Recondo partzelan 200 etxebizitzak eraiki beharrean, Bidasoaren inguru pribilegiatuarekin egokiagoak eta lagunkoiagoak diren alternatibak bilatuz.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube