Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVrentzat, Espainiako Armadaren jarduna Euskadin inposaketa hutsa da
Markel Aranburu: “Armada espainiarrak, bandera espainolarekin eta hainbat ekimenekin Jaizkibel inguruan egindako agerraldiak arrotzak eta mehatxagarriak dira, eta egonezina sortzen dute Euskal Herrian, hala nola gipuzkoar eta euskal herritar gehienengan”“EAJrentzat, Espainiako Armadaren jarduna Euskadin, gizartearentzat onurarik ez, eta kaltea baino eragiten ez duen inposaketa hutsa da. Gure herriaren normalizazioari kalte egiten diolako, gure herriaren gehiengoaren nahi eta aspirazio demokratiko zilegiak onartzen ez dituelako eta Euskadiren nortasun eta herri izaera bera ere ukatu egiten duelako”, adierazi du Markel Aranburu EAJ-PNVko batzarkideak, Espainiako Armadak Jaizkibel inguruan egindako maniobrei buruz. “Duela bi urte Batzar Nagusi hauetan, Espainiako Armadaren eta bandera espainarraren agerpenak Gipuzkoako hainbat herritan ugaltzer ari zela salatu genuen –ekarri du gogora batzarkide abertzaleak – asimilazioaren normalizazioa ari ginela ikusten, normaltzat jotzea Espainiak Euskadiren identitatea eta politika asimilatzea eta hori era askotara egiten da etengabe, sistematikoki eta normaltasunez. Bada gaurkoan berriz ere argi esan nahi dugu, jokaera hauek ez direla ateraldi hutsak, intolerantziaren kultura politikoak programatutako diseinua da: “asimilazioaren normalizazioa”.
Horrexegatik guztiagatik jarraitu du Markel Aranburuk "gaurkoan EH Bildurekin erdibidekoa adostu dugu, eta honakoa ebazpen horri bostgarren puntuan egin diogun ekarpena: Armada espainiarrak, bandera espainolarekin eta hainbat ekimenekin Jaizkibel inguruan egindako agerraldiak arrotzak eta mehatxagarriak dira, eta egonezina sortzen dute Euskal Herrian, hala nola gipuzkoar eta euskal herritar gehiengoarengan”.
Amaitzeko EAJ-PNV batzarkide, Markel Aranburuk nabarmendu du, “hiru dira Euzko Alderdi Jeltzalearen balio gorenak: humanismoa, izaera demokratikoa eta abertzaletasuna. Eta hain zuzen ere, hiru arrazoi horiengatik etengabe salatu eta arbuiatuko dugu Espainiako Armadak Euskadin burutzen duen edozein ekimen. Hamarkada luzez gipuzkoar eta euskal gizarteak indarkeriaren zorigaitza pairatu duelako: frankismoa, ETA, GAL eta beste batzuena. Baina aldiz biolentzia horren protagonista izan den Espainiako Armadaren aitortza edo gaitzespenik ez dugu jaso euskal herritarrek. EAJk ez dio begirunerik zor betidanik euskal nortasuna gutxietsi edota zuzenean ukatu egin duen instituzio horri. Eta azkenik, izaera demokratiko eta abertzaletasunagatik, argi dugu herritarren gehiengoak Espainiako Armadaren presentzia arbuiatzen duela. Gipuzkoako gizartearen gehiengo zabala erabakitzeko eskubidearen alde dago eta ez du inolaz ere onartuko Konstituzioaren 2. edota 8. artikuluek Euskadiren etorkizun politikoa libre eta demokratikoki hautatzeko eskubidea galarazterik" amaitu du.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31