Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/12/02

Hegoaldeko ingurabidea dagoeneko errealitate bat da

Hegoaldeko ingurabidearen lehen faseari dagokion bide tartea ostegun honetan, abenduaren 2an, ireki da. Tarte horrek 690 metroko luzera du, eta, A-8 errepidearen trazadurarekin paraleloan, lotzen ditu Oñaurre eta Txenperenea auzoak zirkulaziorako hiru erreiren bidez (lau errei izan daitezke). Lehen fase honen hasierako aurrekontua 7.048.544,04 eurokoa zen, eta horietatik 6 milioi Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu ditu, Irungo sarbideak hobetzeko egindako apustuaren barruan.
Hegoaldeko ingurabidea dagoeneko errealitate bat da

Gainera, proiektuak Txenpereneatik Euskal Herria hiribidearekiko konexioa ere jaso du, oso-osorik udal funtsekin finantzatu den 1.167.151,77 euroko aurrekontu erantsiarekin. Era berean, Aldundiak, aldez aurretik, Bidegiren bitartez finantzatu eta gauzatu zituen Oinaurreko biribilguneko eta AP-8ko lotune erdiko obrak, oso-osorik foru funtsekin finantzatu den 8 milioiko inbertsioarekin. Guztira 14 milioi euro Foru Aldundiak Irunen alde egindako apusturako.

Auzoen arteko lotura hobea eta hirirako sarbide hobea

Hegoaldeko ingurabidearen lehen fase honek, Bidegik Oñaurre parean ireki zuen irteerarekin batera, hobekuntza nabarmena ekarriko du hirian sartzeko, eta aukera emango du hirigunea inguratzeko eta Irungo eremu desberdinetara joateko trafikoak banatzeko, errepide bidez konektatuz Oinaurreko Iñude kalearen ingurua eta Larreaundi eta Lapice auzoak Txenpereneatik barrena.

Gogorarazi behar da Udalak eta Aldundiak akordio bat lortu zutela hegoaldeko ingurabidearen proiektu hori abian jartzeko, eta, horrela, Irungo Udalaren eskaera bati erantzun zioten. Lanak kudeatzea, lizitatzea eta kontratatzea Irungo Udalaren ardura izan da, baina finantzaketa foru erakundearekin partekatu da, zeinak, era berean, finantzatu eta gauzatu baititu lotune erdiko eta Oinaurreko biribilguneko obrak.

“Obra garrantzitsuak izan dira, ez bakarrik inbertsioaren zenbatekoagatik (14 milioi euro gure aldetik), baita AP-8 autobidearen eta hirigunearen arteko lotura zuzenagoa ahalbidetzen dutelako ere. Zalantzarik gabe, irundarren mugikortasuna nabarmen hobetuko da, baita inguru osoko trafikoa ere. Horrelako azpiegiturekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak betetzen du Irunen alde egindako apustua”, azaldu du Markel Olano diputatu nagusiak.

Lehen fase hau gauzatzearekin eta amaitzearekin batera, orain dela hilabete batzuk Tokiko Gobernu Batzarrak onartu zuen bigarren faseko hautabideen azterketa egiteko eta eraikuntza proiektua idazteko kontratua, 119.967,87 euroko aurrekontua duena.

EAJ-PNVren adierazpenak

Zabaldu aurretik, Irunek bi sarrera zituen AP-8 errepidera, hiriaren bi muturretan, lehenengoa Behobian eta bigarrena Bentasen. Lotune erdi honekin, hirugarren sarbide eta irtenbide bat zabaldu zen hiriaren bihotzera, EAJ-PNVko bozeramailearen hitzetan "bi errepide zati hauen baturak, hirian dugun arazo handienetako bati erantzuna emango dio. Hain zuzen, Irunerako sarbideak arinduko ditu.

Bestalde, Hego Ingurubidearen lehenengo faseak, AP-8 - Oinaurre lotune erditik Euskal Herria etorbiderarte doan ingurubideak, 7.250.000 euroko aurrekontutik, Aldundiak %85a eta Udaletxeak %15a finantzatu zuten. Hala ere, hiriko errepidea izanik, Udaletxeak gauzatu zuen.

Inaugurazioa 2021.urte hasierarako aurreikusita zegoen, baina 880 metro dirauen ingurabideak atzerapenak jasan ditu errepide-lanetan egin behar izan diren aldaketen ondorioz. Horrenbestez, bihar inauguratuko da Hego Ingurabidearen lehen fasea, eta Iridoyk adierazi zuenez, "Irundarrentzat  berri ona den arren, ia bi urteko desfasea egon izana pena bat izan da". Eta gehitu zuen, "Hego Ingurabidearen faseak eraiki ahala, Irungo hirigunea inguratzea eta zirkulazioa hiri bilbean zehar banatzea ahalbidetuko dute. Orduan ikustko dugu ingurubide honen potentzial guztia. Hiriaren orainerako, zein etorkizunerako ezinbesteko azpiegitura.

Egun bigarren fasearen proiektua idazketa prozesuan dago, hain zuzen, San Jose Obrero futbol zelaierarte. Horretarako, "duela 3 urte proposatu genuen 200.000 euroko zuzenketa onartu zen", Dena martxan dagoela ikusita, Irungo Udalak hurrengo faseekin jarraitu beharko luke, "horrela, Hego Ingurabideak, bere osotasunean, jarraipena izango du eta hurrengo urteetan eraikitzea bermatu ahal izango du" ondorioztatzen du Iridoyk.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube