Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Mendaroko Udalak 3.051.998 euroko aurrekontua onartu du 2022rako
Iñaki Arregui, alkatea: “Aurrekontu hauekin herria berraktibatzen nahi dugu jarraitu, mendarotarrak erdigunean, ongizatea bermatuz eta garapen sozial, jasangarria, ekonomikoa zein kulturala bultzatuz”.Mendaroko Udalak 3.051.998 euroko aurrekontua onartu du 2022rako, iaz baino %10,42 gehiago. Hirigintza atalera bideratu dira 1.133.170 euro, %37,13€, Antolakuntza atalera 727.157,50€, %23,83, eta Herritartasunera 1.191.670€, %39,04 (Kulturara 659.640€ eta Gizarte zerbitzuetara 532.030€).
Iñaki Arregui alkateak eta Amaia Urra Ogasun zinegotziak aurkeztu dituzte 2022ko kontuak, aurreko osteguneko Osoko Bilkuran onartuak izan ostean: EAJ-PNV eta PSE-EEren (6) aldeko bozkekin eta EH Bilduren abstentzioarekin (5).
Arreguik azaldu du “oso ondo pentsatu eta landutako aurrekontuak dira, elkarlanean eginak, bizi dugun errekuperazio unean guztiok batera gure herriaren alde lan egitea eskatzen baitu. Une zailak ari gara uzten atzean pixkanaka, eta zuhurtzia osoz baina ausardiaz egin behar dugu aurrera, herriaren garapenerako estrategiko diren proiektuei bidea emanaz eta etorkizuna elkarlanean marraztuz. Covid-19aren pandemia hasi zenetik 2020ko martxoan gure lehentasuna herritarren eta ehun ekonomikoaren babesa izan da, baina herriaren garapena ez dugu albo batera utzi, eta pixkanaka une hartan bigarren plano batean utzi genituen proiektuei bide ematen jarraitzen dugu, garapen jasangarria oinarri, emandako hitza betez”.
“Aurrekontu hauekin herria berraktibatzen nahi dugu jarraitu, mendarotarrak erdigunean, ongizatea bermatuz eta garapen sozial, jasangarria, ekonomikoa zein kulturala bultzatuz. Gizarte zerbitzuak eta sustapen ekonomikoa bultzatzeko ekimen eta proiektuak indartu dira, eta proiektu estrategikoei bidea eman: hala nola, Maite Maiora Kirolgunea-Ospitalera igogailua edota Azpilgoetako bidearen eraberritzea, kirolgune proiektu parte-hartzailea eta azpiegiturak, zubi berria, etxebizitza berriak edota igerileku estaligabearen proiektuekin aurrera jarraitzeaz gainera, beste hainbaten artean.
“Hau, gainera -gehitu du alkateak- Udalaren finantza egoera onari esker gauzatzen ari gara. Kontuak onak dira, orekatuak, baina aldi berean, inbertsio maila altua bermatuko digutenak. Eta hori, herritarrei zerga eta tasarik ia igo gabe. 2022. urterako Foro Funtsaren aurreikuspena esperokoa baino baikorragoa izan da eta udalaren finantza egoera oso osasuntsua da”.
Horrez gain, alkateak gainerako talde politikoen ekarpenak eskertu ditu: “elkarlan giroan garatutako kontuak dira 2022koak eta egin ditugun bilera guztiek ideia eta proiektu oso baliagarriak eta baliotsuak azaleratu dituzte, datorren urteko kontuak asko aberastuz”.
Sailka, honakoak dira proiekturik garrantzitsuenak
Kulturan, arkeologia eta espeleologia jarduerak egikaritzeko partida berezi bat onartu da, 3.000€koa. Kultur eta ondare jarduerak finantzatzeko partidak mantendu dira. Gazte plana egiteko 8.000€ aurreikusi dira, eta Liburutegia eguneratzeko 3.000€. Horrez gain, Euskara Plana garatzen jarraituko du Udalak 2022an, hizkuntzaren erabilera sustatzeko ekintzak programatuz.
Gizarte ongizatean, Berdintasunaren aldeko ekintzak garatzeko 6.000 eurora igo da partida, eta iaz garatu zen Berdintasun Plana exekutatzeko 40.000€ aurreikusi dira. Gizarte zerbitzuen eraketan 10.000€ra igo da partida, eskualdeko herrien artean martxan jarritako zerbitzuen ondorioz (Neguko dispositiboa…). Gizarte Larrialdietako Laguntzen %100a ordaintzeko konpromezua hartu da. Tutoretzapeko apartamentuak martxan jarria ahal izateko obretarako 7.000€ aurreikusi dira.
Alor ekonomikoan, enplegagarritasuna bultzatzeko 60.000 euroko partida bat ezarri da, herrian enplegua sortu eta kontratazioa laguntzeko.
Lurraldea atalean, Lanbideren bidez eginiko gazteen kontratazioaren luzapena finantzatu du Udalak (aurreko urtean 8 hilabete, aurten 12). Hilerriak konpontzeko 10.000€ aurreikusi dira. Lorategien mantenuko partida igo da 65.000€ra. Hurrengo legegintzaldian HAPOa (Hirigintza Plan Orokorra) eguneratu ahal izateko, eta prozesu luzea dela kontuan izanik, 2022an lehen pausoak ematea erabaki da udal korporazioko kide guztien artean, horretarako 18.150€ko partida bat aurreikusiz. Ingurune naturala babesteko ekintzak garatzeko 12.000€ aurreikusi dira. Landa guneetan ere inbertsioak garatzen jarraituko du Udalak, 150.000€ ezarriz funts horretarako. Baliabide energetiko berriztagarriak ezartzeko 1.000€ aurreikusi dira, baina gehituko da. Landa lurren mugaketekin jarraituko da 18.150 eurorekin, eta Brigadarentzat ibilgailu hibrido berria erosiko da, 60.000 euroko partidarekin.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31