Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Europar Batasuneko gobernantzak Euskadikoa bezalako errealitate nazionalak kontuan har ditzala eskatu du EAJ-PNVk
Luke Uribe-Etxebarria senatariaren iritziz, “EBk ezin ditu alde batera utzi ‘Konstituzio Eskualdeak’, ezinbesteko aktiboak baitira legitimitate demokratikoa indartzeko”Luke Uribe-Etxebarriak CoFoEk Europar Batasuneko gobernantzaren deszentralizazioa lehenbailehen jorratzea eskatu du, Euskadikoa bezalako errealitate nazionalak kontuan har ditzan. Batasuneko gaietan espezializatutako organoen bilera telematiko batean, EAJ-PNVko senatariak argi utzi du Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziak aukera paregabea ematen duela europarren arteko kontratu soziala berrantolatzeko, non “ezinbestekoa den legegintzako eskumenak dituzten eskualdeak eta errealitate nazionalak ordezkatzen ditugunak Europar Batasuneko arkitektura instituzionalean sartzea”.
Ezaugarri horiek dituzten Europako eskualdeak 70 baino gehiago dira, baina EBren “ohiko eskualdeekiko itsutasuna” sufritzen dute. Horren aurrean, senatari jeltzaleak aldarrikatu du Batasunak ezin dituela alde batera utzi Konstituzio Eskualdeak, “beren legitimitate demokratikoa indartzeko ezinbesteko aktibo baitira”. Uribe-Etxebarriak bere garaian Alain Lamassoure europarlamentariak azaldutako 'Batasunari Elkartutako Eskualdearen’ estatusa berreskuratu du, “maila anitzeko gobernantza eraginkorra ahalbidetuko lukeena, EBko erabakiak hartzerakoan Eskualde Konstituzionalen ainguratzea bermatuko lukeena”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31