Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gobernuari, 2022ko aurrekontuetan, Lapice kalearen eta inguruaren berrurbanizazioa sar dezala eskatzen diogu
Proiektua geldiarazteko erabakiak etsipena eta frustrazioa eragin ditu Elitxuko Auzo Elkartean. Iraileko Osoko Bilkuran, Elitxuko Auzo Elkarteak mozio bat aurkeztu zuen geldirik dagoen Lapize kalea berrurbanizatzeko proiektua birpentsatu dezaten eskatzeko. Udalbatzan, koalizio-gobernuaren bozkarekin, atzera bota zuten mozioa.Mozioaren aurkezpenean entzun ahal izan genuenez, gobernuak, Auzo Elkarteari emandako argudioa lau arrazoitan oinarritu zen. Baina, Auzo Elkarteak banan-banan egin zien aurre arrazoi horiei.
Lapize kalea, Elatzeta kalea eta haren ingurua, Elitxu auzoaren bihotzean dauden kaleak dira eta oso kaltetuta daude, ingurua eraiki zenetik, ez baitira ukitu ere egin. Espaloiek ez dute irisgarritasun araua betetzen eta ez dago hiri-altzaririk ezartzeko tokirik, kaleak estuegiak baitira, kaleetako argiztapena oso zaharkituta dago eta guzti horrez gain, kaleak oso kalteturik daude. Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitatearen txostenek argi azaltzen dute kale hauetako euri-uren eta ur beltzen hornidura eta saneamendua oso kaltetuta daudela. Gure ustez, berurbanizazioa egokia eta beharrezkoa da une honetan.
Bestalde, duela egun batzuk, udal gobernuak 6 milioi euroko kreditu batera jotzea erabaki du, ahal den neurrian, 2020ko aurrekontuaren hasierako gastuari eusteko. Eta urtea amaitu baino lehen formalizatzea proposatzen du.
2020ko aurrekontuan, udal gobernuak 640.000 euroko partida onartu zuen, eta horri, aurretik zuen 10.000 euroko erreserba gehitu behar zaio. Harrigarria bada ere, proiektu hau, Alderdi Sozialistak, bere hauteskunde programan sartu zuen, baina hilabete batzuk beranduago, 2020. urtearen amaieran, koalizio-gobernuaren programetik ezabatu zuen.
Proiektua idatzita dago eta berehala martxan jartzeko prest egongo litzateke, 1,5 milioi euroko aurrekontuarekin.
Horregatik guztiagatik, une honetan gobernuari 2022rako aurrekontu-proiektua prestatzen ari den honetan, Lapize kalearen eta haren inguruaren berrurbanizazioa sar dezala eskatzen diogu. Partida ekonomikoa bi urtetan banatu daiteke, eta horrela, proiektua agintaldi honetan gauzatu ahalko litzateke. Bizilagunek urte asko daramatzate zain, eta zerbait gehiago itxaron dezakete, baina ez daude 5,7 edo 10 urte itxaroteko prest.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31