Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/11/23

Zumaiako EAJ-PNVk , 2022ko aurrekontuetarako proiektu proposamenak luzatu dizkio EH Bilduren Udal Gobernuari elkarlanean garatzeko asmoz

Proposamenak herritarren ongizatea eta Zumaiako garapen ekonomiko, sozial eta iraunkorra sustatzera bideratuta daude. Guztira 729.000 euroko diru partida osatzen duten 6 ardatzetan banatutako 14 proiektu hartzen ditu barne.
Zumaiako EAJ-PNVk , 2022ko aurrekontuetarako proiektu proposamenak luzatu dizkio EH Bilduren Udal Gobernuari elkarlanean garatzeko asmoz

EH Bilduren aurrekontuen proposamenean hirigintza proiektuetan oso inbertsio handiak aurkezten dira. Baina EAJ Udal Taldearen iritziz 5 milioi eurotik gorako inbertsioak dituen aurrekontu honetan ez da aurreikusten herriaren eta herritarrentzako lehentasunezkoak eta beharrezkoagoak diren beste inbertsio batzuk, hala nola kiroldegiko eskubaloi kantxa berritzea (aspaldidanik oso kaltetua), Itxas kiroldegiaren eraikina mantentzeko behar diren obrak, estalitako parke bat egokitzea, merkataritza indartzeko PERCOa, Gaztetxolako ekipamenduen eraberritzea eta abar; Horrekin ez da EH Bilduk aurkeztutako beste proiektu batzuen aurka agertu nahi, gaur egun beste lehentasun eta behar batzuk daudela nabarmendu besterik ez.

EH Bilduri helarazi diogun dokumentuan proiektuen xehetasunak eta finantzaketa proposamenak aurkeztu dizkiogu.

Gure proposamenetako batzuk aurreko agintaldian EAJk hasitako bideari jarraituz doaz, beste batzuk EH Bilduren legealdi honetako aurreko bi urtetan eginiko proposamenak dira eta besteak azken aldi honetan herritarrengan sortu diren kezka eta beharretara egokituak; eta sei ardatz hauetan sailkatu ditugu:

Ekipamenduak: 315.000 €tako inbertsioa izango litzateke Gaztetxolako lokala atondu eta ekipamendua berritzeko; Santioko hondartzan urte osorako komun publikoa eta behin betiko kantina egiteko proiektua; eta Marianton parkeari estalkia jartzea, Zumaian aspaldidanik dagoen parke estalien gabeziari erantzuna emateko.

Espazio publikoa: 10.000 € aurreikusi ditugu. Zumaia garbi eta txukun mantentzea ez delako Udalaren ardura bakarrik, herritar guztiona ere badelako. “Zumaia Txukun” izeneko sentsibilizazio kanpaina bat proposatzen dugu, ohitura eta jokabide batzuk aldatuz, denon artean herria txukunago izateko.

Jarduera ekonomikoa: COVID-ak eragindako egoera dela eta kontsumorako ohitura aldaketa izugarria izan da. Horren eraginez, herriko merkatari eta ostalariek une larriak jasan dituzte, eta konfinamendu garaian ikus ahal izan genuen bezala, komertziorik gabeko herri bat herri hila da. Beharrezkotzat jotzen dugu gaur egungo eta etorkizuneko herriaren eta herritarren beharretara egokitzen den komertzio eta ostalaritza bat izatera lagunduko gaituen; eta sektore honi bultzada bat ematen lagunduko ziokeen PERCO proiektua lantzea eta horretarako 30.000 € jartzea eskatzen dugu.

Jasangarritasuna eta klima aldaketa: Udalak gai honekin lotuta zenbait proiektu eraman ditu aurrera, adibidez biotopoaren babesarekin eta Egutera proiektuarekin energia berriztagarrien alde apustu eginez. Baina jakina da Zumaian CO2 isurketen % handiena erabiltzen den garraio motaren ondorioa dela, eta uste dugu piska bat haratago joan gaitezkela herritarrei garraio publikoa erabiltzeko erraztasunak emanaz eta ibilgailu elektrikoak erosterako orduan erabakigarri izan daitezkeen erosotasunak jarriaz; eta bizikletaren erabilera sustatzeko bidegorrien sarea handituz. Gainera UKUEko energia mahaian hartutako konpromisoetako bat, 2025. Urterako Zumaian ibilgailu elektrikoentzat 3 errekarga puntu jartzea izan zen. Goazen urtean bat jartzera! Bestalde, herritarren kontsumitzeko ohiturak pixkanaka aldatzea egoki legokela iruditzen zaigu. Horretarako, plastiko gutxiago kontsumitu, ontziak berrerabili eta bertako produktuak kontsumitzera animatzen dituen kanpaina bat sustatuz eta CO2aren isurketen gutxitzearen garrantziaz kontzientziatuz. Honetarako lau proposamen ditugu: Honetarako 64.000€tako partida proposatzen dugu proiektu hauetan banatuta:

     • Ibilgailu elektrikoentzako errekarga puntu bat jartzea.

     • Algorrin itxasoak ekarritako plastiko eta zaborra jasotzeko “puntu berde” bat jartzea.

     • Tren geltokian bizikletak uzteko aterpe bat jartzea.

     • Plastikozko ontzi gutxiago erabiletzeko eta km0-ko produktuen kontsumoa sustatzeko kanpaina bat martxan jartzea.

Kirola: Zenbait instalakuntzetan eraiki zirenetik ez dira obra garrantzitsuak egin egoera onean mantentze aldera, eta premia larriak dituztela jakinarazi digute zenbait kirol elkarteek. Bestalde, kirol instalakuntzak hobetzearekin eta kirol eskaintza handitzearekin iruditzen zaigu gazte eta heldu gehiago animatzen direla betiko eta berriagoak diren kirolak praktikatzera. Aurreko agintaldian EAJk, kirol instalakuntzen berritzeari ekin zion eta, Horretarako 4 urtetan 464.525,72 €-tako inbertsioak egin (exekutatu) genituen (aurrekontuaren % 92,4a).

Azken 2 urteotan Udal Gobernuak ez du inbertsiorik egin kirol instalakuntzetan, konponketa xumeak besterik ez ditu egin (34.000 €); eta jakin erazi digutenez, ez datorren urtean, ez epe laburrean, ez dute konponketa handirik egiteko asmorik. Eta horretarako 100.000 € bakarrik jarri dituzte. Beraz, premia horiek ikusirik partida beste 280.000 €tan handitzea eskatzen dugu eta honako proposamenak egiten ditugu:

     • Polikiroldegiko eskubaloi kantxaren zorua behar bezala berritzea.

     • Itxas Kiroldegian konponketa sakonagoak egitea eraikina egoera onean mantendu dadin.

     • Hainbeste urteetako eskaera duen Skate Parkea egitea.

Mugikortasuna: Hemen aurkezten ditugun bi proposamenak jasangarriak izateaz gain, herritarren mugikortasuna hobetu dezaketen proiektuak direla iruditzen zaigu. Honetarako 30.000 € bideratzea eskatzen dugu.

     • Jadarre auzoan eta Amaia Plazan, eta uda garaian Santioko hondartzan, autobus geltoki berriak jarriz eta geltoki horietaz baliatuz herritarrak herri barruan ere garraio bera erabiliaz mugi ahal izateko aukeraren aurreproiektu bat idaztea.

     • Zumaian dugun bidegorri sarea osatu eta Oikiako bizilagunei ere hurbiltasuna erraztu eta garraio bide jasangarri honen aukera izan dezaten, Oikiako bidegorriaren aurreproiektua idaztea proposatzen dugu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube