Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/11/19

EAJren zuzenketa bati esker, Estatuko Aurrekontu Orokorrek 150.000 euroko partida bat jasoko dute Zumaia eta Getaria arteko oinezkoen pasealekuaren proiektua idazteko.

Gaur, Diputatuen Kongresuak Eusko Alderdi Jeltzaleak Estatuko Aurrekontu Orokorrei egindako zuzenketa bat onartu du, Zumaia eta Getaria arteko oinezkoen pasealekuaren proiektua idazteko 150.000 €-ko partida eskaintzeko.
EAJren zuzenketa bati esker, Estatuko Aurrekontu Orokorrek 150.000 euroko partida bat jasoko dute Zumaia eta Getaria arteko oinezkoen pasealekuaren proiektua idazteko.

Euskal Taldeak guztira 41 zuzenketa partzial onartzea lortu du 2022ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuaren izapidean zehar, Euskadira eta Nafarroara bideratutako inbertsioak hobetzeko hainbat arlotan, hala nola I+G+Bn, kultura-sustapenean, trenbide-azpiegituretan edo euskal herritarren bizitza hobetzen duten udal-proiektuetan. Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak azaldu duenez, zuzenketa horietako batzuek euskal itsasertzeko proiektuetarako partidak dituzte; horietako bat Zumaia eta Getaria arteko oinezkoen pasealekuaren proiektua idazteko da. Bestalde, Aitor Urresti Getariako zinegotzia eta Oier Korta Zumaiakoa, pozik agertu dira Zumaia eta Getaria arteko oinezkoen pasealekua bi udalerriek luzaroan eskatutako proiektua delako, eta, zuzenketa horri esker, gauzatzen hasiko delako.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube