Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Anjel Lertxundik 1997 urtean idatzitako lana osatu du eta ‘Martin Ugalde mendeurrena. Herriminaren prosak‘ liburua argitaratu eta banatuko du Udalak
Alex Huitzi: “Andoaindar guztiek Martin Ugalderen bizitza irakurri eta ezagutzeko aukera izatea nahi dugu”Herriko seme kutunaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko, Andoaingo Udala eragile ugarirekin lankidetzan sustatzen ari den ekintza sorta zabaleran barruan, Martin Ugalderen omenez Anjel Lertxundik idatzitako glosak osatu eta berrargitaratu ditu Euskara Sailak. Lana, Martin Ugalde mendeurrena. Herriminaren prosak izenburupean plazaratu da eta Andoaingo Euskararen Erroldan izena emana duten herritarrek doan jasoko dute etxean. Liburua gaur aurkeztu dute egileak berak eta Alex Huitzi, Euskara zinegotziak.
1997 urtean Anjel Lertxundik (Orio, 1948) idatzi zuen Martin Ugalde: leialtasun baten historia. Glosak lanaren osaketa da mendeurrenaren harira argitaratu den liburu berria. Hain zuzen, urte hartan Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietan ohorezko aipamena jaso zuen Martin Ugaldek, euskarazko kazetaritzari egindako ekarpen bikaina eskertzeko. Urte horretan bertan izendatu zuten Ugalde herriko seme kutun, hain justu. Orioko idazleak Ugalderi eginiko opari sentitua izan zen hura, bi idazleen elkarri zioten estimuaren eta zeukaten harreman estuaren emaitza.
Aurkezpen ekitaldian Alex Huitzi zinegotziak azaldu duenez, “lehen edizioa atera eta berehala agortu zen eta liburu horren falta sumatu da orduz geroztik, eskaera ugari egon baitira urteetan eta eskuratzeko modurik ez da egon”. Hala, “behar horri erantzun eta hutsunea bete eta osatzera dator berrargitalpen hau”, Huitziren hitzetan. Edizio berri eta osatu honek 1997 urtetik, Ugalde zendu zen 2004 urtera arteko gertakarien narrazioa jasotzen duela azaldu du zinegotziak. Honela, “Andoaingo idazlearen bizitza osoa hartuko du liburu berriak, baita osatu ere, eta andoaindar guztiek, honela, Martin Ugalderen bizitza irakurri eta ezagutzeko aukera izatea nahi dugu”.
Gauzak horrela, liburua doan banatu da gaurko aurkezpen saioan eta doako banaketa ere egingo da ostiralean, hilak 19, egingo den Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren emate ekitaldian. Herritarrengana iristeko, Andoaingo Udalak Euskararen Erroldan izena emana duten herritarrei etxera helaraziko die liburua, ale bana familia unitateko. Banaketa hauetatik kanpo, interesa dutenek Urigainen dauden Euskara Sailaren bulegoetan eskuratu ahal izango dute ale bat, edizioa agortu arte.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31