Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/11/15

EAJ-PNVtik Lastaola Postetxeko Plangintza Bereziak proposatzen duen etxebizitzen kopurua erdira murriztea eta berdegune batengatik ordezkatzea proposatzen dugu

Udal Gobernuari aurreikusita dituen etxebizitzetatik, 150 birpentsatzea eskatzen diogu
EAJ-PNVtik Lastaola Postetxeko Plangintza Bereziak proposatzen duen etxebizitzen kopurua erdira murriztea eta berdegune batengatik ordezkatzea proposatzen dugu

Duela gutxi, Hirigintza ordezkariak "Behobia auzoaren bihotzean erabateko aldaketa" iragarri zuen, eta "bi eremu oso zehatzetan, Behobiak eraberritze garrantzitsua duela egiteko" gehitu zuen: "Mendipen eta Lastaola Postetxean". Bi eremu horietan 300 etxebizitza inguru eraikitzea aurreikusita dago, hain zuzen 150 etxebizitza eremu bakoitzeko.

Bi esparruak aztertuz gero, bi ezberdintasun dituztelaz ohartzen gara. Alde batetik, Mendipek jabetza pribatuaren presentzia handia duen bitartean, Lastaola Postetxeak jabetza publikoaren presentzia handia du, Udaletxea/Irunvi. Zehazki, 17.000m2 inguko azaleraren %64ª jabetza publikokoak dira.

Gainera, Mendiperen plangintza berezia onartuta dago, aldiz Lastaola postetxearen plana oraindik onartzeko prozesuan dago. Bi desberdintasun hauek erabakigarriak dira gure proposamena egiterako orduan.

Lastaola Postetxearen dokumentazioan jasotzen denez, plangintza berezi honen helburua ahalik eta etxebizitza kopuru handiena eraikitzeko beharrezko baldintzak ezartzea da. Hala ere, EAJ-PNVren ustez, eremuaren antolamenduak eskaintzen dituen indarguneak eta aukerak aprobetxatu beharko lituzke.

  • Lastaola Postetxea Bidasoa ibaiaren, San Martzial mendiaren eta Aiako Harria parke naturalaren arteko indargetze eremua, eta aldi berean, hegazti askorentzat konektore ekologikoa ere izan daiteke.
  • Lurzati hau uholdeak kontrolpean izateko,  naturan oinarritutako, irtenbidea izan daiteke. Kontuan izan behar da, Lastaola Postetxea ia Bidasoa ibaiaren maila berean dagoela.
  • Eremu honek, guztiontzat irisgarriak izango lirateken berdegune eta zuhaiztiak izan ditzake. Egia da, Dario de Regoyosek berdeguneak eta zuhaiztiak badituela, baina eremu honek ez du guztientzako irisgarritasuna bermatzen, malda handiak baititu.
  • Eremuaren mendebaldeko zatiak balio handia du paisaia aldetik. Bertatik, Dario de Regoyos kalea, Bidasoa ibaia eta Faisaien uhartea ikusi baitaiteke.
  • Eremuaren mendebaldeko zatiak gainera, balio historiko eta kulturala ere badu, puntu zehatz horretan, hiru oinezkoentzako ibilbide eta Donejakue bidea batzen baitira.

Plangintza bereziak 150 etxebizitza inguru antolatzea aurreikusten du, eta ez ditu kontuan hartzen ingurumenarekiko zenbait faktore. Alde batetik, ingurumena errespetatzea, auzoak naturarekin bat egitea eta naturguneekin lotura sare natural bat izatearen garrantzia alde batera uzten ditu. Irun berdea eta urdina sustatzetik urrun, ingurune naturalak babestu eta auzoetan integratuko dituen hiriaren alde egin beharrean, Irun gris bat sortzearen aldeko apustua egiten du.

Gure taldetik, eremu berde eta urdinak zaintzearen alde egiten dugu, eta horregatik dagoeneko, Txingudiko kirol instalazioak lekuz aldatzea, hiru uharteak birnaturalizatzea, Bidasoako hiri-erribera hobetzea, Oxinbiribil parkea egokitzea eta Artia eta Korrokoitzeko ubideak birnaturalizatzea bultzatu ditugu. Halaber, Udal Gobernuak Pasquier - Rekondorako aurreikusten dituen 200 etxebizitzako planaren aurka egin dugu eta orain, Gobernuari, Lastaola Postetxeko gure proposamena aintzat hartzea eskatzen diogu.

EAJ-PNVtik Lastaola Postetxe eremuaren mendebaldean, etxebizitzak eraiki beharrean, bertako baliabide eta indarguneak aprobetxatuko dituen berdegune bat ezartzea proposatzen dugu. Honen ondorioz, etxebizitza kopurua erdira murriztu beharko litzateke, gutxi gora behera, 150 izatetik, 75 izatera igaroz.

Irungo EAJ-PNVn Bidasoa ibaia gure hirian integratzearen eta ibai ertzeko eremu naturalak berreskuratzearen aldeko apustua egiten dugu. Ingurumen-balio handia duten eremuak berreskuratzea eta Irungo auzoetan integratzea funtsezkoa iruditzen zaigu, hiritarrak erabiltzeko eta gozatzeko eremuak indarberrituz, Behobiatik Plaiaundirarte.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube