Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2020an Atsobakar Kirol Eremuko lanak ez hasteagatik, Lasarte-Oriak 250.000 € baino gehiago ingresatzeari utzi dio
Lasarte-Oriako EAJ-PNVk gobernu taldeari eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol sailarekin negozia dezala, Atsobakar Kirol Eremuaren finantziazioa berreskuratzeko.Lasarte-Oriako Udaleko EAJ-PNVren udal taldeak, Jon Antxordoki bozeramailearen bitartez, Lasarte-Oriako alkateari eskatu dio “Harkaitz Millan jaunarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatuarekin, eseri, aztertu eta negozia dezala Atsobakarren inbertsiorako hasierako 252.000 euroen partida berreskuratzea –gutxieneko kopuru horrekin-, jakin badakigunean Atsobakarreko kirol-ekipamendurako inbertsioa 4 milioi eurotik gorakoa izango delako”.
Lasarte-Oriako Udaleko EAJren bozeramaile Jon Antxordokik gogorarazi duenez, “Gipuzkoako Foru Aldundiak 252.829,72 € esleitu zizkion Lasarte-Oriari 2017. urtean, Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen 2017-2020 Plan Estrategikoaren diru-laguntzen deialdiaren ebazpenean, Atsobakar kirol-eremuan inbertitzeko. Laguntza hori jasotzeko baldintza bakarra lanak 2020. urtea amaitu baino lehen hasi izana zen. Egia da, eta jakin badakigu, Usurbilgo Udalak, 2017az geroztik, eragozpenak jarri dituela udal-teknikariek egindako kudeaketarako; izan ere, Usurbilek administrazio-izapideak eta txostenak eskatu ditu, eta, askotan, ezarritako legezko epeen mugen barruko limiteetan, Atsobakarren obra atzeratzeko helburu bakarrarekin – Gogora dezagun lurzatia Lasarte-Oriako Udalarena dela, baina Usurbilgo udal-lurretan –.
Antxordokik argitu duenez, “Lasarte-Oriatik Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu behar izan zitzaion bi udalen arteko desadostasun tekniko baten artean ebazteko, Usurbilek eskatzen zituen txostenak beharrezkoak ote ziren argitzeko. Eta oztopo horiei guztiei Covid-19aren etorreragatik geldialdia gehitzen badiegu, 2021ean gaude eta ez da Atsobakarren obra hasi; gogorarazi nahi diogu gobernu-taldeari orain bai dela udalaren kudeaketa propioa ahalik eta azkarren kudeatzea. Bitartean, udalerri gisa, bidean utzi ditugu Gipuzkoako Foru Aldundiak esleitutako 252.000 €ak. Finantzazio hori ezin dugu galdu, eta alkateari eskatzen diogu foru gobernuarekin negozia dezala, eta hori posiblea ez ezik, ezinbestekoa eta beharrezkoa dela uste dugu”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31