Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/11/13

2030 Agenda aukera da Euskal Herriaren eredu sozio-ekonomikoa indartzeko bidean aurrera egiteko

Gaur egin da Garapen Jasangarriko Helburuen eta elkarlaneko gobernantzaren inguruko agenda trinko baten lehen lan-topaketa, Gipuzkoako EAJk antolatuta
2030 Agenda aukera da Euskal Herriaren eredu sozio-ekonomikoa indartzeko bidean aurrera egiteko

Gipuzkoako EAJk "2030. Etorkizuneko erronkak" lan-topaketa egin du gaur. Bertan,  erakundeetako eta alderdi politikoko 50 bat ordezkarik lurralde-mailan eta Euskadin Garapen Jasangarriko Helburuak ezartzeko egiten ari diren ekintzak partekatu eta landu dituzte. Entzute aktiboko, sozializazioko eta lan partekatuko agenda baten lehen hitzordua da. Agenda horrek intentsitatea hartuko du datorren urtetik aurrera, eta, Imanol Lasa GBBko burukide eta Berrikuntza Politikoko arduradunak nabarmendu duenez, "helburu argi" bati erantzuten dio: "Agenda berri bat finkatzea, garai berri honetako erronka ekonomiko eta sozialei aurre eginez, gizarte zibil antolatuaren eta herritarren eskutik".

Miramongo Parke Teknologikoan egin den gaurko jardunaldian honako hauek hartu dute parte: Jonan Fernandez, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Trantsiziorako eta Agenda 2030erako arduraduna; Maribel Vaquero, senataria eta EAJren bozeramailea GJHen Kongresuko batzordean; eta Xabier Barandiaran, EBBko burukidea eta Etorkizuna Eraikiz-eko arduraduna Gipuzkoako Foru Aldundian. Hirurek agenda politiko berriari lotutako erronkei heldu diete, eta bakoitzak bere erakunde-esparrutik aurre egiteko egiten ari den lanari.

Sozializazio-prozesua.

Gipuzkoako EAJk rol aktiboa izan nahi du ziurgabetasunak eta "tokiko, lurraldeko eta nazioko erantzuna" behar duten eraldaketa globalek markatutako garai berri honetan. "Justizia soziala, berdintasuna, lehiakortasun ekonomikoa eta elkartasuna dira gure eredu sozioekonomikoaren oinarrian dauden printzipio inspiratzaileak, eta gure etorkizuneko politikak inspiratzen jarraitu behar dute, gure herriaren eta hura osatzen dugun pertsona guztien aurrerabidea eta ongizatea bermatzeko. Hala ere, balio horiek eguneratu egin behar dira formula berriekin, trantsizio handiei (digitala, ingurumenekoa eta soziala) erantzungo dien agenda politiko baten bidez. Horretarako, autogobernu osoko estatusa bermatuko diguten tresna politiko, ekonomiko, finantzario eta sozialak behar ditugu, eraikuntza nazionala eta eraikuntza sozial eta ekonomikoa baitira txanpon beraren bi aldeak. Geure patuaren jabe egin behar dugu ", zehaztu du Lasak.

Testuinguru horretan, Gipuzkoako EAJ lantalde bat sortzen ari da, eta lantalde horren ardura izango da gaikako topaketak egitea, honako arlo hauen inguruan: desberdintasunaren murrizketa, enpleguaren etorkizuna, klima-aldaketa eta ingurumenaren zaintza, adinekoen arreta zahartze-prozesuaren testuinguruan, hezkuntza, digitalizazioaren eragina edo migrazioa. "Agenda 2030ekin eta gizartearen kezka nagusiekin lerrokatutako gaiak dira", Berrikuntza Politikoko arduradunaren arabera.

Lan agenda horrek ez du "abstrakzio hutsean" geratu nahi, baizik eta "ekintzara" bideratu eta "Gipuzkoarako eta Euskadirako dugun proiektua indartu". Hala, prozesua oinarri izango da EAJren berrikuntza politikoa sustatzeko GJHen eta 2030 Agendaren esparruan, eta agenda horretan eta elkarlaneko gobernantzan oinarritutako kudeaketa-eredu bat txertatuko du, bai alderdiaren barne-kudeaketan, bai erakunde-jardueran. "Gipuzkoatik modu aktiboan lagundu nahi dugu 'Euskadi 2030' etorkizun partekatuko proiektu bat diseinatzen, datozen 25 urteetarako kontratu berri bat gauzatzeko euskal herritarrekin. Gure alderdiak historikoki jakin izan du konfiantza sortzen eta herri honetako gehiengo sozialarekin konektatzen, haren eskaerei, asmoei eta beharrei erantzunez ". "Hala ere –ondorioztatu du-, erakunde eta alderdiekiko gero eta desafio handiagoa dagoen testuinguru honetan, alderdi politiko gisa giharra irabazi behar dugu, eraikitzen ari den mundu berrian gizarteari zerbitzua emateko tresna baliagarria izaten jarraitzeko", ondorioztatu du.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube