Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/11/08

Costa Ricako ordezkaritza batek Donostiako Udalaren garapen iraunkorraren arloko lana ezagutu du

Hiri garapeneko MUEVE proiektuaren barruan dago bisita
Costa Ricako ordezkaritza batek Donostiako Udalaren garapen iraunkorraren arloko lana ezagutu du

Costa Ricako ordezkaritza bat Donostian izango da aste honetan, Udalak garapen iraunkorraren arloan egiten duen lana ikusten. Costa Ricako erakunde batzuetako hamabi ordezkari horiek MUEVE proiektuaren parte dira. Proiektu horren helburua da jasangarria izatea Costa Ricako metropoli-eremu handiko tren elektrikoaren eragin-eremuko hamabost udalerrietan egin behar duten hirigintza garapen integrala.

Donostiako alkate Eneko Goiak harrera egin die ordezkaritzeko kideei gaur goizean Donostiako udaletxean. Bertan Goiak adierazi du hiriarentzat ohorea dela ezagutzak eta esperientziak transferitzeko proiektu honetan parte hartzea, eta erreferentzia izatea garapen-sistema eraginkor eta iraunkor bat egiten ari den eskualde batentzat. Era berean, esan du babesa eta lankidetza emango duela Donostiak, baina jaso ere egingo duela eta asko ikasiko duela prozesu honetatik.

Bisita programatuak

Erdialdeko Amerikako herrialde honetako ordezkariek hiriko proiektu berritzaile batzuk bisitatuko dituzte astean, eta topaketa eta aurkezpen batzuetan ere hartuko dute parte datozen 4 egun hauetan.

Hala, Aieteko Talen House, Parte Zaharreko Smart Kalea eta Txomin auzoko District Heating bisitatuko dituzte, besteak beste. Landuko dituzten gainean artean, berriz, talentuan oinarritutako berrikuntzaren aldeko apustua eta hiri adimendunari buruzko estrategia eta programak izango dituzte Donostia Sustapenean; hiriko mugikortasun iraunkorra, Dbusen, Dbizin eta Topoan oinarrituta; eta lurraldea egituratzearen gaineko ikuspegi juridikoa ere bai.

EUDELeko, Tolosaldeko Garapen Agentziako eta San Markos Mankomunitateko ordezkariekin ere bilduko dira, eta zenbait sektore teknologikotako beste enpresa batzuetako ordezkariekin ere bai.

MUEVE proiektua

Ordezkaritza honen bisita MUEVE proiektuaren lan-planean dauden konpromisoen barruan dago. Proiektuaren helburua da hiri-garapenerako azpieskualdeko plan bat garatzea, garraiora bideratua, gobernuko maila askotako eta sektore pribatuko eta finantzarioko eragile batzuk ere inplikatuta.

Helburu espezifiko hauek ditu, besteak beste: hiri-gobernantza indartzea, 15 udalerrien ordezkaritza- eta partaidetza-instantzia erregional baten bidez, erabakiak hartzeko eta lurralde barruan proiektuak gauzatzeko, gobernu arteko gobernantza-mekanismoak garatuta, bai eta gobernantzan sektore pribatu eta finantzarioak parte hartzeko mekanismoak garatzea ere; kaltetutako biztanleria ere sartzea eta errespetua eta genero-ekitatea bermatzea hiri-garapenaren kudeaketan, garraiora bideratua, herritarren parte-hartzea sustatzeko tresnak garatuta; Tren Elektrikoaren eragin eremuko ekonomia suspertu eta hobetzea eta hirigintza berrikuntza, horretan parte duten udalerrien proiektuetan Garapen planaren bidez eraginda, eta trenaren inguruko azpiegituretan hobekuntzak egitea; eta inguruan diren tokietako eta garraiobide handietako korridoreen ondokoetako ingurumena hobetzen eta erresilientzian laguntzea.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube