Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/11/08

EAJ-PNVk udaltzain kopurua handitzeko eta "herritarren segurtasunerako batzorde iraunkorra" sortzeko eskatu dio Udal gobernuari

EAJ-PNVk Udal Gobernuari eskua luzatzen dio hiriko Segurtasun arazoa elkarrekin lantzeko
EAJ-PNVk udaltzain kopurua handitzeko eta

Azken hilabeteetan Irunen izan diren delituen gorakada egiturazko arazo bihurtzeak asko kezkatzen gaitu. Eta uste dugu, erantzun sendo eta eraginkorra emateko unea dela, bai epe laburrean, berehalako irtenbide bat emateko, eta baita epe luzera ere, etorkizunean etor daitezken segurtasun arazoak sahiesteko.

EAJ-PNVk egindako proposamenei erantzunik eman ez zaienez gero, Udal Gobernuari berriro ere, "segurtasun eta bizikidetzarako Batzorde iraunkorra" sortzea eskatzen diogu. Hain zuzen, lanerako, bateratzerako eta eztabaidarako organo bat sortzea eskatzen diogu. Organo horretan, Udaleko hainbat arlotako teknikariak, eta Udaltzaingoen eta Ertzaintzaren arduradunak egongo lirateke, bai eta gizarte-eragile guztien eta talde politiko guztien ordezkariak ere.

Segurtasun arazoa ikuspegi ezberdinetatik landu ahal izateko, hainbat bilera egin ditugu, hala nola, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuordearekin, Ertzaintzako eta Udaltzaingoko sindikatuekin, gizarte eragileekin eta baita auzo elkarteekin ere.

Bileren ondoren, Ertzaintzan zein Irungo Udaltzaingoan, agenteen defizita dagoela eta LPZn dauden lanpostu guztiak "estalita" ez daudela egiaztatu ahal izan dugu. Horrek esan nahi du, hirian ez dagoela delituei, gatazkei, eta segurtasun arazoei behar duten erantzuna emango dieten agente nahikorik.

Kezkaz ikusten ari gara hirian segurtasun ezaren pertzepzioa areagotzen ari dela. Eta uste dugu segurtasun arazoei erantzun azkarra emateko hartu beharko litzateken lehen neurria Ertzaintzako zein Udaltzaingoko agente kopurua handitzea izango litzatekeela. Horrek, gerora, zeharkako hainbat neurri ezartzea ahalbidetuko luke, segurtasun gabeziaren egoerari erantzuna emateko.

EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeari eskatu dio eskura dituen bitarteko guztiak jar ditzala Irunen ertzain kopurua handitzeko.

Era berean, alkateari irundarren eta polizia sindikatuen eskaerei erantzuna eman diezala eskatzen diogu. Horretarako, Udaltzaingoaren agente kopurua handitu dezala eskatzen diogu.

Halaber, Udaltzaingoaren lanpostuen urte anitzeko planaren inguruko informazioa, gainontzeko talde politikoei eta gizarte eragileei erraztu diezala eskatzen diogu alkateari. Izan ere, ez dugu komunikabideetan azaldu duen informazioaren berririk izan.

Ziur gaude gure hiriaren segurtasuna eraikitzeko eta arazoei aurre egiteko beharrezkoa dela guztion indarrak batzea, entzutea, aztertzea eta Irungo herritar guztien segurtasuna eta ongizatea bermatuko duten neurri iraunkorrak batera proposatzea, gardentasun osoz. Hala, guztion artean, gaur egun dugun egoerari konponbidea emango genioke.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube