Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gipuzkoako egoitzen errealitatea ez dator bat EH Bilduk proiektatu nahi duen ikuspegi katastrofistarekin
Lander Ugartemendia: “Egoiliarrek, senideek eta profesionalek egindako inkestaren emaitzek, Arartekoaren urteko txostenak eta egoitzetan egindako ikuskapenei buruzko datuek erakusten dute Gipuzkoako egoitzetako arretaren kalitatea nabarmena dela eta foru-ikuskaritzaren sistemak funtzionatzen duela”Lehenik eta behin adierazi nahi dut, beste behin ere, EAJ-PNV batzarkide-taldearentzat lehentasuna, Gipuzkoako adinekoentzako egoitza eta eguneko zentroetan kalitatezko zaintza eta asistentzia bermatzea dela. Argi dugu biztanleriaren zahartzea guztion ardura dela eta guztioi eragingo digula. Beraz, gizarte bezala erantzun bateratua eman behar diogu gaiari, beti ere sistemaren hobekuntza eta jasangarritasuna bermatzea helburu, etorkizunera begira", adierazi du Lander Ugartemendiak (EAJ-PNV).
“EH Bilduk errealitate distopikoa erakutsi nahi digu beste behin, errelato katastrofista, errealitatearekin bat ez datorrena, eta Gipuzkoako egoitzetako egoiliarrek, senideek eta profesionalek egindako inkestaren emaitzek berresten ez dutena; izan ere, inkestatuen % 75,5ek positiboki baloratzen du zainketen kalitatea; erabiltzaileek beraiek baloratu dute hobekien jasotzen duten arreta % 77,2. Familiek % 73,5 eta profesionalek % 62,7”.
“Lurraldeko egoitzetako arretari buruzko emaitza positibo horiei – jarraitu du bozeramaile abertzaleak – Arartekoak Eusko Legebiltzarrera igorritako 2020ko urteko txostenean argitaratutako ondorioak gehitu behar dizkiegu. Bertan adierazten denez, egindako ikuspenetatik ondorioztatzen da Gipuzkoako Foru Aldundiak administrazio-dispositibo eraginkor eta arin bat duela, eta horrek aukera ematen duela arlo horretan gerta litezkeen gorabeherak garaiz antzemateko, erabiltzaile eta senideen lasaitasunerako”.
Era berean, 2020an 401 ikuskapen egin ziren. Horietatik 341 ( % 85), adinekoentzako egoitza eta eguneko zentroetan egin ziren. Ikuskapen horietako % 96, aldez aurretik jakinarazi edo planifikatu gabekoak izan zirelarik.
Horregatik guztiagatik, foru-ikuskaritzaren sistemak funtzionatzen baitu, adierazi du Ugartemendiak, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diogu:
- Eskainitako arretaren kalitateari buruzko kexa edo salaketa bat jasotzen denean, jakinarazi gabeko eta sekretupeko ikuskapen-prozedura abian jar dezala egoitza-zentroan, gaur egun egiten ari den bezala.
- Foru ikuskaritzak eskatuta, egoitza-zentroekin hobekuntza-eremuak proposatu eta landu ditzala, arretaren kalitatea hobetzea helburu, orain arte egiten ari den bezala.
- Zehapen-prozedura abian jar dezala hala eskatzen duten kasuetan, orain arte egiten ari den bezala.
- Eta, azkenik, administrazio eskudunekin behar diren gestioak egin ditzala, egoitza-zentroetan behar diren profil profesional guztietako pertsonen beharrak osatuta izan ditzatela ahalbidetzeko.
Amaitzeko, Lander Ugartemendia EAJ-PNVko batzarkideak azpimarratu du, “egoiliarrek, senideek eta profesionalek egindako inkestaren emaitzek, Arartekoaren urteko txostenak eta egoitzetan egindako ikuskapenei buruzko datuek agerian uzten dute EH Bilduren errelato katastrofista, errealitate distopikoa. EH Bilduk proiektatu nahi duen irudia ez dator bat errealitatearekin. Oposizio suntsitzailearen estiloa alde batera uzteko garaia da. Guztion onerako eta guztion artean Gipuzkoan adinekoentzako arreta-sistema hobetzen jarraitzeko garaia da" amaitu du.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31