Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gipuzkoaren “etorkizun soziala, berdea eta lehiakorra” eraikitzeko, inoizko aurrekontu altuenak aurkeztu ditu Aldundiak
2022ko aurrekontu-proiektuak 1.042 milioi euroko zuzkidura propioa ekarriko dio foru erakundeari, 2021ean baino 59 milioi euro gehiagoGipuzkoako Foru Aldundiak gaur aurkeztu du 2022rako aurrekontu orokorren proiektua, zeinak 1.042 milioi euroko aurrekontu propioa proposatzen duen, 2021ean baino 59 milioi gehiago (+%6). Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, azpimarratu duenez, foru erakundearen historiako aurrekontu altuena da, anbizio handikoa, eta etorkizunari begira diseinatuta dago. Nabarmendu duenez, proposamen honek etorkizun “sozialagoa, iraunkorragoa eta lehiakorragoa” eraikitzea du helburu: “Inbertsio soziala handitzen dugu, pandemiaren ondorioak gehien sufritu dituztenak babesteko eta susperraldia pertsona guztiengana iritsi dadin saiatzeko; baliabide gehiago bideratzen ditugu ekonomia suspertzeko eta etorkizuneko ekonomiaren oinarriak jartzeko; eta iraunkortasunarekiko, klima-aldaketaren aurkako borrokarekiko eta ingurumenaren zaintzarekiko dugun konpromisoa handitzen dugu”, nabarmendu du. “Hiru norabideetan azeleragailua zapalduko dugu, aurrekontu hauek tresna indartsua eta egokia dira horretarako”, gaineratu du.
Foru Aldundiko arduradunak prentsaurrekoa eman du gaur goizean, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako eta bigarren diputatu ordearekin nahiz Ogasun eta Finantzetako diputatuekin, Jose Ignacio Asensio eta Jokin Peronarekin batera, hurrenez hurren. Datorren ekitaldirako foru aurrekontu proiektuaren berri eman dute. Proposamenak gaur jaso du Aldundiko Gobernu Kontseiluaren oniritzia, eta eguerdian Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteari helarazi diote. Horrela, aurrekontu-proiektua lurraldeko ganberan eztabaidatuko da, lehenik batzordean, bigarrenik zuzenketen bidez eta, azkenik, osoko bilkuran. Prozesua bi hilabete ingurukoa izango da, eta, aurreikuspenen arabera, 2022ko foru-kontuek behin betiko oniritzia jaso dezakete urtea amaitu baino lehen.
Olanok, bere hitzaldian, gogorarazi du COVID-19aren pandemiak eta ziurgabetasun ekonomikoek baldintzatzen jarraitzen dutela testuinguru globala. Baina, hein handi batean, txertaketari esker, osatze betean gaude. “Adierazle ekonomiko nagusiek hori adierazten dute eta, diru-bilketaren aurreikuspenek erakusten digutenez, errekorreko diru-bilketarekin itxiko dugu urtea». Datorren urterako aurreikuspenen arabera, beraz, “hazten jarraituko dugu", azaldu du. Ekonomiaren hobekuntza horri esker, Aldundiak gastua handitu du, erakunde horren historiako aurrekontu-proiekturik zabalena osatu arte. Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren azken bileran adostutakoaren arabera, Gipuzkoak 52 milioiko defizita izango du, eta horietatik 21 udalei lagako die. Gainerako 31 milioiak soberakin bidez finantzatuko dira, foru arduradunak zehaztu duenez.
Soziala, berdea eta lehiakorra
Aurrekontu-proposamena hiru ardatz nagusiren inguruan egituratzen da. Lehenengoan, ardatz sozialean, Olanok nabarmendu du 2022koa izango dela Aldundiaren aurrekonturik sozialena. 455 milioi euro bideratuko ditugu Gizarte Politikako departamentura, eta beste ia 10 milioi Adinberri eta Elkar-EKIN egitasmoetara. Beraz, atal honetara zuzendutako aurrekontua 34 milioi eurotan hazi da; horietatik 11 Europako berreskuratze-funtsen bidez finantzatu dira, azaldu duenez. Diputatu nagusiak azpimarratu duenez, 2016tik gaur egun arte, Gizarte Politiketako Sailaren zuzkidura 110 milioitan hazi da, foru gobernu honen bokazio sozialaren lekuko.
Horrela, departamentu honetara eta izaera soziala duten proiektu estrategikoetara (Adinberri eta Elkar Ekin) bideratutakoaren batura eginez gero, foru erakundearen kudeaketa aurrekontu propioaren %47 osatzen du. Halaber, diputatu nagusiak nabarmendu duenez, 2022an biztanle bakoitzeko gastua gizarte-politiketan 642 eurokoa izango da gipuzkoar bakoitzeko. “Ahalegin horren guztiaren helburua COVID-19aren krisiaren susperraldia pertsona guztiengana iristea da. Desberdintasun maila txikiko gizartea nahi dugu, Europa mailan lurralde aurreratuenen artean egoten jarraitu nahi dugu alor honetan, eta horretara bideratuta dago gure aurrekontua ere. Era berean, pandemiaren ondorioak gehien jasan dituztenak babesteko eta artatzeko lan egingo dugu”, defendatu du.
Ardatz ekonomikoari dagokionez, Olanok adierazi duenez, susperraldi soziala bultzatu ahal izateko, Aldundiak susperraldi ekonomikoan alde egin behar du. Gure ekonomiak sendotasun-sintomak erakutsi ditu azken hilabeteetan, adierazle makroekonomikoek pandemiaren aurreko adierazleak hobetzen baitituzte eta diru-bilketa ere errekor berri baterantz doa. “Hala ere, nazioarteko agertokia nahasia da eta kezka eragiten diguten zalantzazko elementuak daude. Horregatik, gure zeregina arlo ekonomiko horretan laguntzea izan behar da, susperraldia sektore guztietara zabalduz eta kalitatezko enpleguaren sorrera sustatzen jarraituz, foru arduradunak azpimarratu duenez.
Horrekin batera, diputatu nagusiak “determinazio osoa” erakutsi du testuingurua aprobetxatu eta lurraldeko proiektu estrategikoak sendotzeko eta zabaltzeko, etorkizuneko gure ekonomiaren zutabe izango baitira. Ildo horretan, Aldundiak eutsi egin dio eta indartu egin du proiektu estrategikoetan egiten duen inbertsioa, guztira 41,8 milioi bideratu baitira arlo horretara, eta MUBIL (22,2 milioi), Adinberri (7 milioi), Naturklima (3,6 milioi) edo Elkar-EKIN (2,5 milioi) nabarmentzen dira. Ekimen horiekin batera, foru-erakundearen eta Gipuzkoako ehun sozio-ekonomikoaren digitalizazioari bultzada argia ematen zaie, atal horretan 39 milioi euroko lan-ildoak ezarriz. Nabarmendu beharreko beste puntu bat foru-aurrekontuen proposamenaren izaera inbertitzailea da: guztira, proiektuaren 6. eta 7. kapituluen batura 220 milioikoa da, 2021ean baino 20 milioi gehiago. Olanok nabarmendu duenez, 2022an, aurrekontu hauekin, Gipuzkoak “jauzi kualitatibo” bat emango du bere etorkizuneko ekonomia eraikitze aldera.
Hirugarren lekuan, iraunkortasunaren ardatza dago. Olanok gogorarazi du mundua larrialdi klimatiko egoeran dagoela eta, nabarmendu duenez, klima-aldaketaren aurkako borroka Aldundiaren “lehentasun nagusien artean dago, eta hori islatu nahi izan dugu gure aurrekontuetan”. Ingurumen departamentuko zuzkidura indartsu hazi da, foru aldundiak alor horrekin duen konpromisoaren isla, eta, neurri batean, Europako funtsen bultzadari esker. “Nabarmendu nahi dudan beste ekimen garrantzitsu bat Gipuzkoa Deep Demonstration da. Azken hilabeteotan Climate KICekin ari gara lanean, Europar Batasuneko klima ekintza bizkortzeko palanka nagusietako batekin. Prozesu horren bidez, karbono gutxiko ekonomia baterantz trantsizio jasangarri bat bultzatzen ari gara”, azpimarratu duenez. Aurrekontu-proiektuak 900.000 euro bideratzen ditu proiektu horretara.
Diru-sarreren atalean, Aldundiak espero du 2022an 5.620,1 milioi euro lortzea. 1.042 milioi horiek berezko aurrekontu gisa geratuko dira, 994,6 milioiko kudeaketa aurrekontu arruntaren eta 47,2 milioi euroko finantza-kargaren artean banatuta. Gainerako 4.578,3 milioiak erakundeen konpromisoetarako izango dira, eta honela banatuko dira: 3.693 milioi euro Eusko Jaurlaritzari; 568,3 milioi euro udalei, Udal Finantzaketarako Foru Funtsaren (FOFIM) bidez; eta 317 milioi Estatuari, Kupoaren bidez.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31