Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/10/28

EH Bilduk Udal zergak igotzearen aurka bozkatuko du EAJ-PNVk

EAJ-PNVko bozeramaileak argi eta zuzen hitz egin du: «Udala ez da gai izan aurreko urteetan bildu duena gastatzeko, eta beraz, ez du zentzurik aurten ere Udal zergak igotzeak»
EH Bilduk Udal zergak igotzearen aurka bozkatuko du EAJ-PNVk

Beste urtebetez, irisi da Udal zergak igo edo ez erabakitzeko garaia. Oraingo honetan, EAJ-PNVko bozeramaileak modu sinplean azaldu nahi izan du alderdiaren jarrera: «auzokideen komunitate bat eta udala alderatuko ditut, adibide honetan: demagun, bizilagunen komunitatearen administratzailea derramak eskatzen ari dela konponketak eta hobekuntzak egiteko, eta, gainera, urtetik urtera, derrama horiek igotzen ari dela. Urteak igaro ahala, bizilagunak ohartu dira aurreikusitako konponketak eta obrak ez direla gauzatu, eta bizilagunen dirua bankuko kontu batean dagoela geldirik. Ez al ginateke kexatuko eta ez al genuke aurreikusitako lanak egitea eskatuko? Ez al genuke eskatuko igoerarik ez egitea lan horiek egin bitartean?». Hori da gertatzen dena EH Bilduk egin nahi duen zerga igoerarekin.

Amonarraizek azaldu duenez, «5 urte baino gehiago daramatzagu gastatu ez diren milioika euro izaten. Gainera, 2021ean, Zaharren Egoitzaren eta Eguneko Zentroaren kudeaketa Kabiaren esku geratuko da (Foru Aldundia). Hori dela eta, Udalak 400.000  euro gehiago izango ditu 2022ko aurrekonturako. Gaienra, hilabete honetan, Foru Aldundiak jakinarazi du Hernanik Foru Funtsetatik aurreikusitakoa baino 1.514.138 euro gehiago kobratuko dituela (Aldundiak Gipuzkoako udalerriei urtero egiten dien ekarpena). Aurreikusia: 13.662.979 €eta eguneratua: 15.177.117 €.

Udal zergak igotzeko unea al da? EAJ-PNVren ustez, ez, eta hori izan beharko litzateke, baita ere, Udal Gobernu arduratsu baten erabakia.

Amaitzeko, EAJ-PNVko bozeramaileak adierazi duen moduan EAJ-PNVren jarrera ez da konfrontazio politiko baten ondorioa: «udal zergen igoera babestuko genuke, urtearen amaieran soberakinik ez balego edo gutxi balego; eta baita ere, EH Bilduk urtero bere gain hartzen dituen konpromisoak beteko balitu, eurek proposatutako udal aurrekontuak onartzen dituenean. Horren adibide dira aurrekontuetan aurreikusitako inbertsioen gauzatze-mailari buruzko datuak: 2018an %19,5 gauzatu zituen, 2019an %20,27, eta 2020an %25,52. EH Bilduk ez al luke gastatu behar aurreko urteetan bildutako dirua, udal zergak handitzea planteatu aurretik?.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube