Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/10/26

Gure proposamenak zuzeneko irteera ematen du Floridatik Zubiondora

Hernaniko EAJ-PNVk aurreproiektu bat aurkeztu du, herritarren eskaera historiko bati erantzuna emateko.
Gure proposamenak zuzeneko irteera ematen du Floridatik Zubiondora

Herritarren eskaria izan da, eta gure herriaren eremu honetarako behar historikoa. Irtenbide honek Zinkoneako trafikoa, ibilgailuen ibilbidea eta kutsadura gutxituko ditu.

EAJ-PNVk bere aurreproiektua aurkeztu du, eta hilabeteak daramatza honetan lanean: «trazadura berri honek Floridako auzoan, amaieran dagoen lurpeko pasabidea aprobetxatuko luke, gaur egun erabiltzen duguna, zabalera eta altuera handituz. Biribilgune berri bat eraikiko litzateke Etxeberriko sarreran eta horren eta tunelaren arteko errepide bat, Zubiondoko zubirako irteera zuzen bat emanez».

Amonarraizek EAJ-PNVren aurreproiektuarekin azaldu nahi du zergatik egin behar den proposatzen duten sarbidea, eta ez Arau Subsidiarioetan aurreikusten dena: «izan ere, honetan  ez zen kontuan hartzen RENFEk (ADIF) ez lukeela onartuko planteatzen den forma duen tunel bat egitea. Hori horrela, aldatu egin beharko litzateke. Gainera, paper-fabrikak izango lituzkeen afekzioak oso garrantzitsuak izango lirateke. Ez dakigu enpresa aldi baterako itxi beharko litzatekeen edo Arau Subsidiarioetan agertzen den bidearen eraikuntzak sortuko lituzkeen arazoek jarduera behin betiko ixtea ekar lezakeen, eta, beraz, ez dugu baloratu. Horrez gain, paper-fabrika eta Landare parean dauden enpresak desjabetu egin beharko lirateke, errepidea eta espaloia handitzeko; proposamen horrekin, trafiko guztia Landare eta Zubipe inguruko errepidera eramango litzateke. Gainera, Arau Subsidiarioetan aurreikusitako bidearen kostua askoz altuagoa litzateke. Azkenik, gure aurreproiektua aurkezterakoan, errugbi eta futbol taldeen beharrak kontuan izan ditugu, zelai berri bat eraikitzea proposatuz. Guk proposatzen dugun eremua Arau Subsidiarioetan aurreikusitako bideak hartzen du, beraz, leku berri baten  bila aritu gara»

EAJ-PNVko bozeramaileak ere argitu du bere proposamenak eragozpen bat baduela: «hirigintza-fitxa bat aldatu behar da eta, egungo jabeen eskubideak murriztu gabe, bide berri hori egin ahal izatea ahalbidetu behar da. Aurkitu dugun eragozpen bakarra da prozedura motel samarra dela».

Amaitzeko, Amonarraizek azaldu du EAJ-PNVk proposamen arrazional bat aurkeztu nahi duela: «beharrizan guztiei eman nahi diegu irtenbidea (irteera berria Floridatik, errugbi eta futbol kluben beharrei erantzun eta trafikorik gabeko ingurunea mantendu.) Era berean, helburu dugu afekzioak ahalik eta gehien murriztea (paper-fabrika eta inguruko enpresak) eta ahalik eta diru publiko gutxien erabiltzea. Hori da kargu publikoei eskatu behar zaiena. Aste honetan aurkeztuko diogu EH Bilduri».

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube