Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/10/25

Donostiako 2022ko aurrekontuak osasun larrialdiaren aurreko egoerara itzultzeko bidea ezarriko du

Donostiako Udalak 424.842.665 euroko aurrekontu kontsolidatua izango du, 2021ean baino %6,21 gehiago. Inbertsioak egiteko gaitasuna 10 milioi eurotan handituko da aurreko urtearekin alderatuta, eta aurrekontuak Europatik iritsi daitezkeen funtsak aurreikusten ditu eta horietako hainbat proiektu finantzatzeko luzatu ahal izango diren aurrekontu sailak izango ditu.
Donostiako 2022ko aurrekontuak osasun larrialdiaren aurreko egoerara itzultzeko bidea ezarriko du

Donostiako udal gobernuak 2022ko aurrekontu proiektuaren zirriborroa aurkeztu du. Eneko Goia alkatearen iritziz, aurrekontuak COVID19aren osasun larrialdia atzean uzteko eta egoera normalizatura itzultzeko aurrera pausoak emateko aukera emango du.

Goiak honakoa adierazi du: “Zalantza handi bi urte bizi izan ditugu, eta denbora horretan COVID19aren osasun larrialdiak utzitako ondorio sanitario, ekonomiko eta sozialei aurre egin behar izan diegu, betiere martxan zeuden hiri proiektuak albo batean utzi gabe. Orain lehengo egoerara itzultzeko bidea ezarriko duen aurrekontu proiektua egin dugu”.

Ildo beretik, segidakoa gaineratu du: “Gizarte sustapenerako eta babeserako aurrekontu-sailak handitu ditugu; donostiarrek jasotzen dituzten zerbitzuen kalitatea bermatzeko udal erakunde eta sozietateen aurrekontuak ezhoiko ekarpenekin osatu ditugu;  eta hiria garatzen lagunduko duten inbertsioentzako aurrekontu-sailak handitu ditugu, eta bertan Next Generation funtsetatik finantziazioa jaso dezaketen proiektuak ere kontuan hartu ditugu”.

Donostiako alkate Eneko Goiak, Ogasun eta Finantza zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak eta Garapen Ekonomikoko eta Ekologiako zinegotzi Marisol Garmendiak aurrekontuaren proiektuaren zirriborroaren ildo nagusienak aurkeztu dituzte. Aurrekontuaren proiektua bihar onartuko da Tokiko Gobernu Batzordean eta, jarraian, Ogasun Batzordean aurkeztuko da.

Diru-sarrera arruntak eta udal erakundeei ekarpena

Iaz Udalaren diru-sarrerak osasun-larrialdia dela-eta nabarmen urritu ziren. Aurten ordea, Udalak Finantzatzeko Foru Funtsatik 20 milioi euro gehiago jasoko ditu Udalak, hain zuzen ere, 154,5 milioi euro. Gainera, Udalak berak sortzen dituen diru-sarrerak %1 handitu dira, ezarritako neurrizko presio fiskala dela-eta.

Bestalde, osasun larrialdiaren ondorioz, udal erakunde eta sozietate ezberdinek izandako diru-sarrerak ere urritu dira. Hori dela-eta, Udalak ez-ohiko 10 milioi euroko ekarpena egin behar izan du, erakunde horiek donostiarrei ematen dizkieten zerbitzuen kalitatea bermatzeko.

Gizarte gastua eta etorkizuneko etxebizitza

Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak esan du, aurrekontu-proiektua eginda dagoela gehien behar dutenei laguntza ematen jarraitzeko: “Une zailak pasa ditugu eta, zorionez, osasun larrialdiaren aurretiko egoerara itzultzeko aurrera pausoak ematen ari gara. Horregatik, uste dugu behar gehien dutenei laguntzen jarraitu behar dugula, gizarte kohesionatu bat izaten jarraitzeko”.

Hortaz, gizarte babeserako eta sustapenerako aurrekontu-sailak 750.000 eurotan handitu dira eta guztira 34,6 milioi euro izango ditu udalak.

Horiek horrela, Villa Salia egokitzeko 1,1 milioi euroko aurrekontu saila aurreikusita dago. Bertan Hestia etxerik gabeko pertsonentzako eguneko zentroa eta gizarteratze eta familia alorretako beste hainbat zerbitzu egongo dira.

Gainera, aurrekontuen proiektuak 35,2 milioi euro zenbatzen duten hainbat aurrekontu-sail ditu hurrengo lau urteetan hiriko hainbat eremutan urbanizazio lanak egiteko, hain zuzen ere, etorkizunean etxebizitza garapenak egingo diren hainbat eremutan, besteak beste: Lorategi Hiria, Loiolako Erriberak, Aldakonea, Infernua edo Illarra.

Hiri proiektuak eta Next Generation funtsak

Inbertsioei buruz, Jaime Dominguez-Macayak azaldu du, diru-sarrera arrunten igoerari esker Udalak eta bere erakunde eta sozietateek duten inbertsioak egiteko gaitasuna handitu dela. Horren harian, Ogasun eta Finantzetako zinegotziak azpimarratu du, Udalak 54,4 milioi euro izango dituela hasitako proiektuak garatzen jarraitzeko, eta 2022an proiektu berriak martxan jartzeko. 

Garapen Ekonomikoko eta Enpleguko zinegotzi Marisol Garmendiak esan du, Udal gobernuak, halaber, behar diren tresnak prest utzi ditu baldin eta Next Generation programatik funtsak iritsiko balira aurrekontuan sartu ahal izateko. Udalak orain arte 40 milioi euro zenbatzen duten hainbat proiektu aurkeztu ditu. Horietako batzuk Udalaren ez-ohiko ekarpena beharko dute, eta beraz, Udalak 6,2 milioi euro bideratuko ditu. Horren harian, honakoa gaineratu du: “Mugikortasun jasangarriko politikak indartzen dituzten proiektuak dira, besteak beste, Dbusen flota elektrifikatzeko, saltokiak eta hiri agenda suspertzeko edo turismo eredu jasangarria garatzeko”.

Garmendiak adierazi du, aurrekontuak suspertze ekonomikoaren eta enpleguaren oinarriak sendotzen dituela osasun larrialdia igarota: “Enplegua eta bereziki gazteen enplegua sustatzeko politikak sustatuko ditugu, bertako talentua hemen geratzeko apustua eginez, eta berrikuntza eta ezagutzaren alde eginez, hain zuzen ere, hiriaren nortasunaren alde eginez”.

Era berean, Garapen Ekonomikoko eta Enpleguko zinegotziak esan du, aurrekontuak aldaketa klimatikoaren inbertsioak %33 handitu dituela, udal gobernuaren ingurumenaren eta garapen jaangarriaren apustu sendoa berretsiz.

“Eta hori guztia, hiria mantentzeko – milioi bat euro eremu berdeak, zuhaitzak eta lorategiak mantentzeko –, edota auzoetan hobekuntzak eta beste hainbat proiektu egiteko ekimank ahaztu gabe - Anoetako urbanizazioa, Alai Aldeko igogailua, Antso Jakitunaren alde bikoitien espaloia -” esan du Garmendiak.

Halaber, aurrekontuen proiektuak Europako funtsetara aurkeztu diren eta funtsak jaso ala ez aurrera eramango diren hainbat proiektu egiteko. Eta gainera, ardatz bakoitzarentzat handitu daitekeen aurrekontu-saila dago, proiektu ezberdinak martxan jartzeko baldin eta eskatutako finantziazioa lortzen bada.

Ekialdeko Barrutia eta aurrekontua osatzeko parte-hartzea

Martxoan Udalak 2022 eta 2023ko aurrekontuak osatzeko parte-hartze prozesua jarri zuen martxan. Ekitaldi bakoitzerako 1,5 milioi euro aurreikusi ditu udalak hiritarrek gehien bozkatutako proiektuak finantzaztzeko. Prozesua ekainean amaitu zen emaitzen aurkezpenarekin. Gainera, 2022an Ekitaldeko barrutiak hiritarrek bozkatutako hainbat proiektu garatzeko 400.000 euro izango ditu.

Horrekin batera, Ekialdeko Barrutiaren Batzarrak beste 455.000 euro izango ditu Iraileko batzarran adostutako eta onartutako proiektuak garatzeko.

Tramitazioa

Aurrekontuaren proiektuaren aurkezpenarekin Donostiako Udaleko Ogasun eta Finantzetako sailak aurreikusitako tramitazioarekin jarraitzen du. Hortaz, departamentuaren egutegiaren arabera, aurrekontuaren hasierako onarpena abenduaren 20ko ohiko udalbatzarrean egingo da.

Horrenbestez, Jaime Dominguez-Macayak honakoa esan du: “Osasun larrialdiaren aurretik egiten genuen bezala, gure asmoa da 2022a aurrekontua onartuta hastea. Eta horretarako departamentuko lankideek egindako lana eskertu nahi dut. Izan ere, lan handia egin dute aurten bi aurrekontu prestatu eta onartu ahal izateko”.

Inbertsio nagusienak 

- Bus Elektriko Adimentsua: 140.000 euro (urte anitzeko aurrekontu-saila da. 2025 arte ditu aurrekontu-sailak, eta guztira 8,9 milioi euroko inbertsioa egingo da)

- Hobekuntzak haur-parketan: 300.000 euro

- Salamanca pasealekuko baranda berritzea: 800.000 euro

- Igeldoko kaskotik kanpinga arte espaloia: 50.000 euros (urte anitzeko aurrekontu-saila da. 2023rako 1,5 milioi euroko aurrekontu-saila dago)

- Ekialdeko Barrutiko Batzarrak erabakitako proiektuetarako: 455.400 euro

- Villa Salia egokitzeko: 1.100.00 euro

- Marrutxipin GI-20rako lotuneko proiektua egiteko: 489.300 euro (urte anitzeko aurrekontu-saila da. 2024 arte ditu aurrekontu-sailak, eta guztira 2,1 milioi euroko inbertsioa egingo da)

 

- Altzako kiroldegiko kanpoko igerilekuak: 926.200 euro

- Haizearen Orraziaren birgaitzea: 400.000 euro (urte anitzeko aurrekontu-saila da. 2023rako beste 400.000 euroko aurrekontu-saila dago)

- Sorleku parkea: 200.000 euro (urte anitzeko aurrekontu-saila da. 2023rako beste 200.000 euroko aurrekontu-saila dago)

- Ferrerias proiektua: 100.000 euro

- Anoetako urbaniazioa: 500.000 euro (urte anitzeko aurrekontu-saila da. 2024 arte ditu aurrekontu-sailak, eta guztira 2,5 milioi euroko inbertsioa egingo da)

- Marrutxipiko saneamendua hobetzea: 691.000 euro (urte anitzeko aurrekontu-saila da. 2024 arte ditu aurrekontu-sailak, eta guztira 1,4 milioi euroko inbertsioa egingo da)

- Zolaketa eta asfaltazea: 1.850.000 euro

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube