Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Salbuespeneko egoera atzera botatzera premiatu du EAJ-PNVk Espainiako gobernua, "ETAko presoak askatasunik gabeko beste edozein pertsona bezala tratatuak izan daitezen"
Irune Berasaluze GBBko kideak Donostian parte hartu du gaur, ordezkaritza jeltzalearen buru gisa, Sarek gaur arratsaldean salbuespeneko espetxe-politikaren amaiera erreklamatzeko Donostian deitu duen manifestaldianArgazkiak...
Irune Berasaluze legebiltzarkide eta Gipuzko Buru Batzarreko burukidea Donostian izan da gaur arratsaldean Sare elkarte herritarrak ETAko presoentzat salbuespeneko espetxe-politikaren amaiera erreklamatzeko deitu duen manifestaldian parte hartu duen EAJ-PNVren ordezkaritzako buru gisa. Berasaluzerekin batera, ordezkaritza jeltzalea osatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Xabier Ezeizabarrenak; Iñaki Agirre eta Kerman Orbegozo legebiltzarkideek; Olatz Peón eta Aitor Aldasoro GBBko burukideek; eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako ahaldun Ianko Ganboak.
Hedabideei eginiko adierazpenetan, Berasaluzek Espainiako gobernuari erreklamatu dionez, “salbuespeneko politika baliogabetu edo ezeztatu dezala eskatzen diogu, hainbeste urtetan zehar preso askoren eskubideak urratu eta espetxe politika bideratu eta inspiratu duena”, bai eta “ETAko presoak beste edozein preso bezala tratatuak izan daitezela” ere. Berasaluzek ildo beretik gogoratu duenez, “orain 10 urte ETA betirako desagertu zen, eta horrek ondorio zuzena izan behar du inoiz justifikaziorik izan ez duen salbuespeneko trataera hau desagertuz”. Legebiltzarkide abertzalearen esanetan, “ETAko preso asko hurbildu dituzte azken urte honetan Euskal Herrira eta hori da bidea, beraien birgizarteratzean lagunduko duelako, are gehiago, espetxeen eskumena Eusko Jaurlaritzaren eskuetan egonik. Birgizarteratze horrek lagunduko die presoei ere, iraganaren azterketa kritiko bat egiten”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31