Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/10/13

Zumaiako EAJ-PNV-ren komunikatua, Udaltzaingoko agente baten aurka egindako pintaketak gaitzesteko

Udaltzaingoko agente baten aurka agertutako pintadei dagokienez, Zumaiako EAJ-PNV-ko Herri erakundeak eta EAJ-PNV-ko Udal Taldeak honako hau adierazi nahi dugu:
Zumaiako EAJ-PNV-ren komunikatua, Udaltzaingoko agente baten aurka egindako pintaketak gaitzesteko
  • Lehenik eta behin, udal langile baten aurkako eraso horiek gaitzesten ditugula adierazi nahi dugu; zehazki, Zumaiarekin, Udalarekin eta bere lan-erantzukizunekin duen konpromisoa erakutsi duen Udaltzaingoko agente baten aurkako pintadak. 
  • Uste dugu ez dela gertakari isolatu bat, baizik eta denboran zehar errepikatzen ari den ekintza bat, eta egoera honen aurrean udal-gobernua geldirik agertzen dela eta ez duela ezer egiten eraso pertsonal, konnotazio politikoa duen eta Udaltzaingoaren lana eta irudia kaltetu duten horiek geldiarazteko. 
  • Horrelako gertakariek ez dute batere laguntzen herri honetan hain beharrezkoa dugun elkarbizitza landu eta lortzeko. Eta EH Bildu osatzen duten zenbait alderdi eta independienteek holako gertakari baten  aurrean isilik egoteak kezkatu egiten gaitu. 
  • Joseba Udaltzaingoko agentearen lana aitortzea, baita Zumaiako kultur eta kirol bizitzan duen inplikazioa ere. Gure estimua eta babesa adierazi nahi diogu agenteari eta Udaltzaingoaren gorputz osoari.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube