Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostiak bere hiri-eraldaketa jasangarriaren eredua aurkeztu du SUM21 Bilbao kongresuan
Eneko Goia alkateak eskatu du Udalei finantzazio bide iraunkorrak emateko hirien eraldaketa hori aurrera eramaten laguntzekoHiri-mugikortasun jasangarriaren SUM21 Bilbao kongresuak pertsonen mugikortasun jasangarria eta irisgarriaren gaineko mahai ingurua hartu du gaur goizean Bilboko Euskalduna Jauregian. Bertan Donostiako alkate Eneko Goiak eskatu du, Udalei finantzazio bide iraunkorrak emateko hiriek duten mugikortasun eraldaketaren aldeko apustua gauzatu ahal izateko. Horren harian, azpimarratu du, egun lantzen ari diren Next Generation finantzazio ildoak ezinbestekoak izango direla.
Goiak Donostia lantzen ari den hiri-eraldaketa ereduaren ildo nagusienak aurkeztu ditu, eta honakoa esan du: “Aldaketa sakona egiteko prozesua da, eta helburua da Donostia hiri atseginagoa eta jasangarriagoa izatea, eta horretarako hainbat proiektu diseinatzen eta aurrera eramaten ari gara, hain zuzen ere, hiriko mugikortasun moduen aldaketa sakona eragingo duten hainbat proiektu”.
Donostiako alkateak zehaztu du, ibilgailuek eragiten dutela hiriak dituen CO2ren isurien %40,2, eta beraz, 2030.urterako segidako helburua jarri dutela: desplazamenduen %55 oinez edo bizikletaz izatea. Hortaz, Eneko Goiak segidakoa azpimarratu du: “Ezinbestekoa da oinezkoentzat zein bizikletentzako guneak handitzea, eta horretarako oinezkoentzako gune berriak diseinatzen ari gara – esaterako Artzai Onaren aurrean sortuko dena –, baita bidegorri zati gehiago ere”.
Eraldaketa ikuspegi metropolitanoa kontuan hartuta
Eneko Goiak adierazi du, helburu horiek betetzeko ezinbestekoa dela ikuspegi metropolitanoa kontuan hartzea, eta hori gainerako erakundeekin – Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin – elkarlanean egin beharko dela.
Horiek horrela, honakoa gaineratu du: “Trenaren aldeko apustua berretsi egiten dugu, hiriari eta bere inguru guztiari lotura fidagarria eman ahal izateko, hirira iristeko eta ibilgailu pribatuen joan-etorriak mugatzeko sistema bat artikulatu ahal izateko”.
Horrenbestez, segidakoa azpimarratu du: “Hainbat formula aztertzen ari gara hirira nork, nola eta zergatik sartu ahal izango duen erabakitzeko. Eta ez bakarrik ingurugiro arrazoi batengatik, baizik eta beharrezkoa izango delako oinezkoentzat zein bizikletentzako guneak handitzeko”.
Era berean, Dbizi sistemari aipamen berezia egin dio: “Sistema garatzen ari gara oraindik, auzo gehiagotara zabaltzeko. Baina esan daiteke hasiera oso positiboa izan duela, izan ere abonatuen kopurua aurreko bi sistemek zutena baino handiagoa da. Eta martxan jartze on honen arrazoietako bat da, garraio publiko sistema bezala konfiguratu dela, eta Dbus-en inplikazioa lortu dela kudeatzaile moduan. Horri esker, sistema diseinatu da egin nahi diren ibilbideak kontuan hartuta eta gainerako garraio-publiko sistemekin lotuta”.
Halaber, Donostiak bizikleta pribatuaren alde egiten duen apustua berretsi du: “Apustu honen baldintza nagusiena dira aparkatzeko guneak. Azken urteotan estalitako hainbat aparkaleku seguru jarri dira, eta martxa hartzea kostatu zaiela egia bada ere, gero eta gehiago erabiltzen dira, eta beraz sarea hiriko beste hainbat lekutara zabaltzea aztertzen ari gara”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31