Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Debabarreneko eskualdea suspertzeko EAJ-PNVren proposamena onartu du Eusko Legebiltzarrak
Eusko Legebiltzarrak batzorde txostengile bat sortzea onartu du. Bertan, "Hausnarketa sakona" egingo da zonaldearen premiei eta haren birsorkuntza ekonomikoaren sustapenari buruzEusko Legebiltzarrak Debabarreneko Eskualdea suspertzeko batzorde txostengile bat sortzea onartu du ostegun honetan, Eusko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak taldeek bultzatuta. Bi taldeek uste dute eskualdeko adierazle ekonomikoek jarduera espezifikoak merezi dituztela berraktibatzeko. Hala, Irune Berasaluze EAJ-PNVko legebiltzarkideak adierazi duenez, foro parlamentario honek, zonaldeko beharren inguruan "hausnarketa sakona" egiteaz gain, industria ehuna galtzea ekidingo du eta bere susperraldi ekonomikoa sustatuko du.
Berasaluzek azpimarratu duenez, Debabarrenak izaera industrial nabarmena izan du, eta hala izaten jarraitzen du, enpresa eta lanpostu asko sortuz, eta hori ongizate-iturri argia izan da hainbat hamarkadatan. Hala ere, azken urteetan industria-enplegua suntsitu dela adierazi du, enpresen itxieraren ondorioz, eta horrek enpresa traktoreak edo eskualdeko produktua mantentzeko funtsezkoa den industria-ekosistema bat desagertzea ekarri duela. "Horrela, bi erronka nagusiri egin behar diegu aurre: industria-sarea berroneratzeko beharrezkoa den prozesuari eta inpaktuko inbertsioak eta proiektuak erakartzeari", esan du.
Ordezkari jeltzaleak, halaber, azpimarratu du Debabarreneko eskualdean biztanleriaren pixkanakako galera eta horren zahartzea, gure lurraldeko beste eremu batzuetan baino nabarmenago, adierazle negatiboa dela, langabeziari, pobreziari edo gizarte-bazterketari buruzko datuekin batera, beste leku batzuetakoekin alderatuta okerragoak baitira.
Berasaluzek, azkenik, esan du eskualdearen orografia konplexuak hiri-garapen ez oso atsegina ekarri duela, "Batez ere zenbait herritan", eta horrek, kasu askotan, esku-hartze integrala eskatzen duela zonalde horietako asko leheneratzeko eta birgaitzeko. "Beharrezkotzat jotzen dugu hiri-ingurunean ere jardutea, gure eskualdeko zenbait herritan garapen ez oso atsegina duelako, eta, horregatik, kasu batzuetan hiri-birgaitze eta -berroneratze plan integralak behar dituelako".
Hori dela eta, legebiltzarkide jeltzaleak beharrezkotzat jo du Eusko Legebiltzarretik eskualdearen egoera aztertzea eta, batzorde txostengile bat eratuz, hura aztertzeko eta suspertzeko prozesu bat abian jartzeko hainbat neurri martxan jartzea, baina betiere eskualdeko erakunde eta eragileei eta eskualdetik haratago doazen erakunde eta eragileei entzunda. "Euskadin lurralde-garapen orekatua nahi dugu, eta, horretarako, ezinbestekoa da gure eskualdeak indartzea, jarduera ekonomikoa indartzea, bizi-kalitatea bermatzea eta hobetzea, egungo polarizazio-joerak apurtuko dituzten lurralde-proiektu errealak eraikitzea", amaitu du Berasaluzek.
Debabarreneko alkateak
Elgoibar, Soraluze eta Mendaro herrietako alkateak Eusko Legebiltzarrean izan dira ostegun honetan, Debabarreneko eskualdearen suspertzea aztertuko duen lantaldearen sorreraren eztabaida bertatik bertara jarraitzeko. Guztiak pozik agertu dira neurriarekin, eskualdea suspertzeko plan estrategiko bat diseinatzeko irizpideak adostea ahalbidetuko duelako. "Plan hau Tokiko Garapen Agentziak gidatutako prozesu parte-hartzaile zabalen bidez garatuko da, eta maila ezberdinetako erakundeen lan ildoak, inbertsioak eta apustu estrategikoak integratuko dituzte", nabarmendu dute.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31