Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/09/24

Uholdeak dira Irunen eragin handiena izan dezaketen arriskuetako bat

PACESek kontuan hartu behar ditu etorkizunean Irunen klimaren ondorioz gerta daitezken ahulezi-klimatikoak
Uholdeak dira Irunen eragin handiena izan dezaketen arriskuetako bat

Komunitate zientifikoek Aldaketa Klimatikoaren inguruan argitaratu dituzten azken txostenek argi uzten dute; "Klima-aldaketak munduko eskualde guztiei eragiten die. Atmosferan zein ozeanoetan temperatura aldaketa egiaztatu da, poloak urtzen ari dira eta itsas maila igotzen ari da. Zenbait eskualdetan uholdeak gero eta ohikoagoak dira, besteetan berriz, bero eta lehorte bolada ugariagoak jasaten dituzte". Gainera, ondorio kezkagarri hauen eragile nagusia giza jarduera izan dela aipatzen dute.

Egoera kezkagarri honen aurrean eta PACES planaren datorren deialdiari begira, EAJ-PNVtik etorkizun seguru, berde eta kalitatezko baten alde egiten dugun apostuaren berri eman nahi diegu irundarrei.

Irungo EAJ-PNVn, ezinbestekoa ikusten dugu gure hiriarentzat hain garrantzitsua den eta hainbeste baldintzatuko duen plan horri bultzada berri bat ematea.  Udaletxean indarrak batzea beharrezkoa ikusten dugu ikuspegi bateratu bat sortzeko, hiritarrak kontzientziatzeko eta hiria eraldatuko duten erabakien parte sentitzeko, eta ingurumenarekiko errespetu eta harmonian bizi den komunitate bat bultzatzeko.

PACES-ek gure hiria nolakoa izango den erabakiko du eta ingurumenarekiko atsegina den hiri bat eskuratzeko, arlo desberdinen eta hiritarren arteko estrategia landuko du.

Horregatik, udal gobernuak "Irun jasangarriago bat bermatuko duen hiri diseinu" baten alde lan egin behar duela uste dugu, gune berde eta urdinak (ibaiertzak) bultzatuz.

PACESen diagnostikoaren dokumentuak, Aldaketa Klimatikoak izango dituen ondorioak jasotzeaz gain, hiriari zuzenean eragin diezazkioken arriskuak jasotzen ditu. Gainera, arrisku hauek duten garrantziaren arabera, sailkatuta azaltzen dira.

Iruneri eragin diezaioketen arriskuen artean, "uholdeen mahiztasuna eta intentsitatea" da sektore gehieni eragingo dien hondamendia. Irun Bidasoa ibaiaren eta kosta ertzetik gertu dagoen hiria da. Horrenbestez, itsas mailaren igoerek eta prezipitazioen erregimenaren aldaketek, kalteak eragin ditzakete etorkizunean. (Diagnostikoaren taulari erreparatu)

Arrisku horri aurre egiteko, ahulezi klimatikoen Mapan, lehentasuna duten eginbideen artean uholdeen maiztasuna eta intentsitateari aurre egiteko jarduerak azaltzen dira. Egokitzapen helburu espezifikoen artean, uholdeekiko erresilientzia haunditzea proposatzen da. Hala nola, lurraren iragazkortasuna hobetzen, naturan oinarritutako konponbideez baliatzen, antolaketa hobea bermatzen, eta abar. Guztiontzat segurua den hiri bat sortu nahi badugu, garrantzitsua da guretzat elkarlanean aritzea. Horrela, PACESen diagnostikoaren dokumentuan aztertu diren ahulguneei modu eraginkorrean aurre egingo genieke.

Azkenik, uztaileko kreditu modifikazioko osoko bilkuran aurkeztu genuen bezala, Agenda 2030 irundarrei modu pedagogikoan ezagutarazi beharko litzaiekela uste dugu, gure hiriaren erronkak eta eraginak azalduz. Gainera, elkarte eta foro ezberdinek proposamenak egiteko aukera izatea oso aberasgarria izango litzateke.

Horrek aukera emango liguke, halaber, guk beti aldarrikatu dugun, entzute aktiboa, baterako gobernantza eta elkarlanean aritzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube