Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Udal Gobernuak eta Elkarrekin Donostiak akordioa egin dute hainbat udal zerga eta tasa aldatzeko
2022ko Zerga arauetan zortzi aldaketa hitzartu dituzte. Zerga arauak irailaren 30eko udalbatzarrean onartuko diraUdal gobernuak eta Elkarrekin Donostia udal taldeak 2022ko zerga arauei zortzi aldaketa egitea adostu dute. Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak, PSE-EE.ko bozeramaile Marisol Garmendiak, eta Elkarrekin Donostia udal taldeko bozeramaile Aitzole Aranetak agerraldia egin dute eguerdian Udaletxeko udalbatzar aretoan akordioaren berri emateko.
Adostutako aldaketak segidako zerga eta tasei eragiten diete: Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (OHZ), eta Jabari publikoaren okupazioaren, TAO-aren, Hondakinen bilketaren, Jardueren eta Garabiaren gaineko tasak. Horietako batzuk hainbat puntutan izango dituzte aldaketak.
OHZri buruz, Udal Gobernuak eta Elkarrekin Donostiak adostu dute, azken honek proposatuta, hutsik dauden etxebizitzek ordaintzen duten errekargoa ez ordaintzeko gutxieneko balio katastrala gutxitzea eta 170.000 eurotan jartzea. Hau da, 170.000 euroko balio katastrala baino gutxiago duten hutsik dauden etxebizitzek ez dute errekargorik ordainduko.
Jabari publikoaren okupazioaren gaineko tasa bi puntutan aldatuko da. Lehena, santu guztien egunaren harian jartzen diren loreak saltzeko postuekin lotura du. Horiek horrela, postua jartzeko baimena esktzen dutenek segidakoa ordaindu beharko dute, baldin eta aparkatzeko tokirik ez badute erabiltzen: 100,23 euro egun batengatik, 80 euro egun bakoitzeko bi egunetarako baimenagatik, 70 euro egun bakoitzeko hiru egunetarako baimenagatik, eta 60 euro egun bakoitzeko lau egun edo gehiagoko baimenagatik. Baldin eta aparkatzeko tokirik beharko balute tasa egun bakoitzeko 25,02 eurotan handituko da.
Bigarrena, uda bezala ezagutzen den denboraldia zehazteri buruz da. Eta uda denboraldia uztailaren 15etik irailaren 15erako tartea izango da.
Era berean, TAOaren gaineko tasari buruz, bi aldeek adostu dute RGI eta AES direlakoak jasotzen duten hiritarrei egoiliarren txartelaren tasa ez handitzea. Gainera, TAOaren tarifak handitzea adostu dute %1 gune berdean, %1,5 gune urdinean eta %2,5 gune gorrian eta berezian.
Hondakinen bilketari dagokionez, Udal Gobernuak eta Elkarrekin Donostiak adostu dute etxebizitzek ordaintzen duten tasa %1 handitzea, sortzaile handiei %3 handitzea eta jarduerek ordaintzen dutena, aldiz, bere horretan mantentzea.
Gainera, Elkarrekin Donostiak proposatuta, etxebizitza turistiko bat jartzeko baimenek ordaindu beharreko tasa %8,5 handitzea adostu dute.
Azkenik, Udal Garabiaren tasa %2,5 handitza hitzartu dute.
Zerga Arauak Donostiako Udalaren irailaren 30eko ohiko udalbatzarrean eztabaidatu eta onartuko dira.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31