Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/09/16

Adinkide, urtebete baino gehiago adineko pertsonen bakardadeari aurre egiten

Olatz Peon, alkatea: "Programa hau zahartze aktibo eta osasungarrirako estrategiaren barruan kokatzen da eta estrategia hori aspalditik bultzatzen ari gara, adinekoen ongizatea eta autonomia bermatzeko eta biztanleriaren zahartzearen erronkari erantzuteko"
Adinkide, urtebete baino gehiago adineko pertsonen bakardadeari aurre egiten

Adinkidek 2021eko martxoan hasi zuen bere ibilbidea Tolosan, pandemiaren hasierarekin batera;  bakardade egoeran zeuden adineko pertsonei laguntza emateko programa martxan bazegoen ere, egoeragaren ondorioz, ekimena urrian aurkeztu zen, Adinekoen Nazioarteko Egunean, alegia.

Urtebete baino gehiago bakardade egoeran dauden adineko pertsonei laguntza eskaintzen aritu ondoren, gaurkoan Adinkideko kideek eta Tolosako Udalak balantzea egin nahi izan dute eta herritarrei, beste behin, programan boluntario edo erabiltzaile gisa parte hartzeko deia egin.

Olatz Peon Ormazabal Tolosako alkateak azpimarratu duenez, "biztanleriaren zahartzea lehen mailako erronka izanik, urteak daramatzagu, alor honetan, herritarren egungo zein etorkizuneko beharrei erantzuteko estrategiak eta gizarte-politikak garatzen eta bultzatzen, ekimen edo zerbitzu berriak abian jarriz". "Duela gutxi, etxez etxeko arreta-zerbitzua indartu dugu, eta, laster, hobekuntza garrantzitsuak txertatuko ditugu eguneko arreta-zerbitzuan; iaz, elkarlan publiko-komunitariotik, abian jarritako programa hau zahartze aktibo eta osasungarrirako estrategiaren barruan kokatzen da; estrategia hori aspalditik bultzatzen ari gara, adinekoen ongizatea eta autonomia bermatzeko eta herritarren zahartzearen erronkari erantzuteko", nabarmendu du alkateak. "Izan ere, 2031rako biztanleriaren %46k 55 urte baino gehiago izango ditu; beraz, lehentasunezkoa da zahartzearen gaia prebentziotik eta osasunaren sustapenetik ere jorratzea", ondorioztatu du Olatz Peon Ormazabalek.

Adiskidetasun-harremanak sortzen

Bakardadeak pertsona ororen eta bereziki adinduen osasun fisiko eta mentalean eragiten du,   horregatik, programak helburu du, adiskidetasun harremanen bidez adineko pertsonen bakardadeari aurre egitea.

Maria Carpinterok, Adinkideko Tolosako arduradunak azaldu duenz, 14 boluntariok eta 10 adineko pertsonek osatzen dute Tolosako taldea. Denbora honetan, 28 gizarteratze-jarduera egin dira guztira, hala nola ibilaldiak, musika-kontzertuak edo antzerkirako bisitak, besteak beste. Horrelako jarduerak adinekoen iritziak eta proposamenak kontuan hartuta egin dira.

Mireia Carceller, Adinkideko boluntarioa da eta 86 urteko Mari Carmen emakume tolosarrarekin dago ekimenean. Carcellerrek oso positiboki baloratu ditu  esperientzia eta adineko pertsonarekin ehuntzen ari den adiskidetasun-harremana.

Boluntarioak astean 2 orduz biltzen dira adinekoekin paseatzeko, hitz egiteko... eta, horrela, konfiantzazko eta adiskidetasunezko lotura afektiboak sortzen dira. Programa malgua bada ere, jarduerak adinekoak bizi diren tokitik kanpo egitea sustatzen da, sozializazioa eta udalerrian adinekoen parte-hartzea sustatzeko.

Boluntariotza malgua eta aberasgarria

Carcellerrek  azpimarratu du Adinkideko “boluntariotza malgua eta aberasgarria” dela eta horregatik, programan parte hartzera animatu ditu tolosarrak. “Ekimen honetan parte hartuz zure inguruan bizi diren adinekoak osasun, bizi-kalitate, konpainia eta duintasun gehiagorekin zahartu daitezen  laguntzen duzu; eta bestetik, zure zahartzarora ere hurbiltzen zaitu, aurreiritzirik gabe, gaur zahartzaroari buruz ditugun estereotipoak eraitsiz; bakardadea kudeatzen ere ikasiz". "Izan ere – jarraitu du –, proiekzio demografiko eta soziologikoei erreparatzen badiegu, jakina da gaur gazteagoak garenak, bihar adineko pertsonak izango garela, eta gehiago biziko garen arren, bakartiago ere biziko garela, gizartea gero eta bakartiagoa, indibidualistagoa eta inpertsonalagoa delako, hori dela eta, garrantzitsua da belaunaldien arteko eta komunitateko kideen arteko harremanak ehuntzea”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube