Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/09/11

Udalak Altzan 1931n eratutako Udalbatzari omenaldia egin dio

Altzako Alkateordetzan plaka bat jarri da, haren omenez
Udalak Altzan 1931n eratutako Udalbatzari omenaldia egin dio

Donostiako Udalak Altzan 1931n eratutako Udalbatza omendu du gaur goizean, hiriko oroimen historikoa berreskuratzeko lanarekin jarraituz.

Eneko Goia alkateak adierazi duenez, “ekitaldi honen bidez, bai Udalak bai Altzako herriak Altzako azken udalbatza hautetsiek, askatasunaren bidetik, bertako herritarren alde egindako lana aitortu nahi dute.

II. Errepublikan (1931-1937) Altzan eratutako Udalbatzaren omenezko ekitaldia, Ekialdeko Barrutiko Batzarraren ekimenez egin dena, Altzako Alkateordetzan egin da. Bertan, azken korporazioko 12 kideen omenezko plaka bat estalgabetu da.

Omenaldian, Udalbatzaren kide izan ziren Celestino Atorrasagasti, Pedro Ayesta, Gaspar Cardona, José Casares, Juan Iriarte, José Iruretagoyena, José Juanes, Pablo Landa, Ricardo Tejada eta Felipe Zurutuzaren senideek oroigarri bat jaso dute.

Ekitaldian Donostiako Udaleko talde politikoetako ordezkariak, Ekialdeko Barrutiko Batzordeko ordezkariak eta omendutako Udalbatzako kideen senideak izan dira.

Hau bezalako aitorpen publikoko keinuen bidez, Donostiako Udalak bere historia ahanzturatik atera nahi du, eta gerra zibilaren ondorioak jasan zituzten pertsona horiek ezagutzera eman, gerraren eta ondorengo diktadura frankistaren ondorioz jasan zuten umiliazioa eta mina erreparatzeko asmoz.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube