Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Mendaroko etxebizitzak hobetzeko obretarako diru-laguntza lerroa jarri du abian Udalak
Iñaki Arregi alkateak zehaztu du azken helburua “mendarotarrei herrian bertan bizitzeko aukera ematea da. Etxebizitza berriak sustatzeko lanean gabiltza, baina aztertu dugu ere gaur egungo etxebizitzen egoera zein den: bigarren eskuko etxebizitza merkatuan egotea nahi dugu, alokairuan edo salmentan, baita egun bizitoki diren ugari egoera onean mantendu ere.Mendaroko Udalak herriko etxebizitzak hobetzeko obretarako diru-laguntza lerroa jarri berri du abian. Hala nola, finantzatuko dira, hiru lerro bereiziren bitartez, eraikinetan irisgarritasun lanak, fatxaden eraberritzeak, eraikinen ikuskaritza teknikoak eskatutako lanak, efizientzia energetikorako hobekuntzak, autokontsumorako energia elektriko fotovoltaikoa sortzeko instalazioak, etxebizitza egokitzea mugikortasun mugatua edo zentzumenezko desgaitasuna duten pertsonentzat edo 65 urtetik gorakoentzat, kanpo arotzeria ordezkatzea eta etxebizitza hutsen alokairua sustatzea.
Eskaeraren urtean edo aurre-aurrekoan amaitutako obrak onartuko dira deialdian, eta balorazioa zein laguntzaren zenbatekoa banakako azterketa eginez zehaztuko da.
Iñaki Arregi alkateak zehaztu du azken helburua “mendarotarrei herrian bertan bizitzeko aukera ematea da. Etxebizitza berriak sustatzeko lanean gabiltza, baina aztertu dugu ere gaur egungo etxebizitzen egoera zein den. Badira hutsik daudenak, zaharkituak, mugikortasunerako arazoak dituztenak… horiei bigarren bizitza bat emateko laguntzak dira hauek, bigarren eskuko etxebizitza merkaturatzeko laguntzak. Etxebizitza berriak behar ditugu, baina egun daudenak ere merkatuan egotea nahi dugu, alokairuan edo salmentan, baita egun bizitoki diren ugari egoera onean mantendu ere. Herrian bizitzeko aukera, finean: herrian bizi, Mendaro bizi mantenduz. Etorkizuneko apustua”.
Informazio gehiago www.mendaro.eus
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31