Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/09/08

Gaur onartutako neurri osagarriekin, TicketBai Foru Arauak zerga-betebeharra betetzea erraztuko du

Horren erakusgarri da indarrean dauden neurriak etengabe hobetu eta indartzeko prozesua, prozesu horretan kokatzen baitira gaur Batzar Nagusietan onartutako neurri osagarriak“ adierazi du, Ianko Ganboak Gipuzkoako Batzar Nagusietan
Gaur onartutako neurri osagarriekin, TicketBai Foru Arauak zerga-betebeharra betetzea erraztuko du

"Egungo gobernu-taldearentzat, iruzurraren aurkako borroka lehentasuna da, eta, TicketBai Foru Araua aplikatuta, aurrerapen kualitatiboa egiten da Gipuzkoan, zerga-iruzurraren aurkako estrategiaren ezarpenean" adierazi du Ganboak.

Onartutako neurrien ezaugarri nagusiei dagokienez, Ianko Ganboak gogorarazi du jarduera-epigrafe bakoitzeko ezartze-egutegi bat dagoela indarrean, eta, horren ondorioz, pertsona jakin batzuek ezin zutela kenkariaren ehunekoa aplikatu, nahiz eta bi hilabete edo gehiago aurreratu TicketBairen borondatezko betetzea. “Horregatik guztiagatik , azaldu diskriminazioa saihesteko eta  kenkariaren ehuneko handiena aplikatu ahal izan dezaten zergadun guztiek, nahitaez bete beharreko data aurreratzeko epe berri bat ezarri da. Horrela, araua borondatez gutxienez hilabete aurreratzea erabakitzen duten zergadun guztiek izango dute gutxienez 1.500 euroko oinarrirako % 60ko kenkarirako eskubidea. Eta, bestalde, TicketBai betetzetik salbuesten dira Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenetik partzialki salbuetsita dauden erakundeak” azpimarratu du.

Laburbilduz kenkariak eta salbuespenak aplikatzeko neurriak, zerga-betebeharra betetzea errazteko, bizi dugun egoera ekonomiko zail honetan.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube