Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/09/08

Ia bi urte itxaron behar izan dugu udal gobernuak erabaki bat har dezan

Lasarte-Oriako EAJ-PNVk "zoriondu" egin du Gobernu Taldea, duela urte eta erdi oposizioak aurkeztu zizkion hondakinen inguruko neurriak bereak egiteagatik
Ia bi urte itxaron behar izan dugu udal gobernuak erabaki bat har dezan

Jon Antxordoki EAJ-PNVko bozeramaileak, udaleko Gobernu Taldeak egindako aurkezpen publikoaren aurrean, "Gobernu taldeak hartutako erabakia" ezin zela "bestelakoa" izan azpimarratu nahi izan du. Txosten teknikoek aurreko legegintzalditik babesten zuten lurpeko edukiontziak kentzea, eta herritarren kontsultaren emaitzak, parte-hartze oso txikia  izan arren, ezabatzearen aldekoak izan ziren; gainera, oposizio osoa lur azpiko edukiontziak kentzearen aldekoa izan gara eta horrela adierazi dugu".

Jeltzaleen bozeramaileak azpimarratu duenez, "Udalean, oposiziotik eta herritarren kontsulta deitu baino lehen, orain hartu nahi diren neurri berak hartzeko eskatzu genion Gobernu Taldeari. Horrela, erabaki hau ia 2 urte beranduago hartutako erabakia da. Batzordeak, informazio-programak eta herritarren kontsulta antolatzeko ahalegin tekniko eta ekonomiko guztiak, birziklatze-helburu hobeak lortzeko kanpainen lorpenean oinarritu beharko lirateke; izan ere, berriro diogu, aipatutako erabaki hau politikoa eta udal-eskumenekoa da".

Agustin Valdivia alkateak eta David Mateos Zerbitzu Publikoetako batzordeburuak egindako proposamenarekin pozik agertu da Antxordoki, eta gaineratu duenez, "Honetarako kontsulta baten beharra ikusten ez bagenuen ere, udalean  lan  egin  dugu, gobernu-taldeak aurkeztutako hasierako proiektuari zuzenketak eta hobekuntzak proposatuz. Proposamen horiek mahai gainean jarri, bultzatu eta negoziatu ditugu. Eta elkarrizketa horietan, EAJ- PNVk, hasiera-hasieratik, argi utzi dugu gure jarrera, gai honetan kontsulta bat egitearen alferrikakotasunari eta desplifarroari dagokionez. "

Etorkizunera begira

EAJ-PNV taldearen ustez, hemendik aurrera "azeleragailua zapaldu behar da. Ezin dugu denbora gehiago pasatzen utzi. Herritarren kontsultaren oinarrien arabera, gobernu taldeak 90 egun zituen plana aurkezteko. 90 egun, eta 15 egun izan zitezkeen, kasurik egin izan baligute. Neurriak hartu behar ditugu lehenbailehen. Hondakinak kudeatzeko ordenantza jorratu eta onartu behar da, eta pizgarri fiskalak ezarri behar zaizkio etxetik ondo kudeatzen duenari. Gertatutakoak argi utzi du, prokastinatzea ez dela inoiz ona ".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube