Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/08/06

EAJ-PNVk 2021-2030 Kulturaren Plan Estrategiko bat sortzea eskatzen du

Jeltzaleek funtsezkotzat ikusten dute politika kulturalen ibilbide orri bat sortzea gure hirian dauden behar kulturalei behar bezala erantzuteko
EAJ-PNVk 2021-2030 Kulturaren Plan Estrategiko bat sortzea eskatzen du

Migrazio berriek, transformazio ekonomikoek, globalizazioari lotutako gertakari ezberdinek eta ingurumen arazoek, Irungo gizartean aldaketak eragin dituzte. Aldaketa prozesu honetan, bertako kultura ez da salbuespena izan.  Hala, irundarrak dituzten beharrak eraldatu egin dira eta interesgarria izango litzateke instituzioek, batez ere udalak, gai honen inguruko hausnarketa egitea.

Gainera, kontuan izan behar dugu, aldaketa kulturalak irundarrengan pentsatzeko zein jokatzeko modua dibertsifikatu duela.

Horregatik guztiagatik, EAJ-PNVtik beharrezkoa dela uste dugu Irunek elkarlanean sortutako Kulturaren Plan Estrategiko bat izatea. Egitasmo honek datozen urteetan ibilbide orri gisa jokatuko luke hiriko edozein kultur ekintza edo ekimenei aurre egiteko. Pasa den Udalbatzan, hain zuzen, uztailaren 30ean, ia 4 milioi euroko kreditu modifikazioa eztabaidatu zen eta beste behin, gure taldeak mahai gainean jarri zuen Irunen Kultura arloan Plan Estrategiko bat sortzeko beharra zegoela.

Oraingoan, gainera, talde politikoak gure proposamenarekin bat, hau da, gure hirian horrelako plan baten beharrarekin bat datozela egiaztatu ahal izan zen. Hala ere, udal gobernuak ez zuen beharrezkotzat jo hura garatzeko eta kudeatzeko diru partida bat bideratzea.

Baina, hala eta guztiz ere, gure taldeak pausu bat gehiago eman nahi izan du ekimen berri hau egoki landuz, eta plana sortzea bezain garrantzitsua iruditzen zaigu elkarlanaren bitartez lan egitea gobernantza paradigma berri honen aurrean.

Adibidez, kultura politika ibilbide orri honek bi fase izan beharko lituzkeela uste dugu: diagnostikoa eta diseinua. Diagnostikoari dagokionez, instituzioen, kultur eragileen zein hiritarren lankidetzaren artean landu beharko litzatekeela uste dugu, hala denen ikuspegia kontuan hartzeko. Eta diseinuari dagokionean, oso interesgarria iruditzen zaigu elkarlana sustatzeko sistema berriak txertatzea. Modu honetan, EAJ-PNVtik gaur egungo egoerara egokitu daitekeen eta misioa, bisioa, hornikuntza plana, gizarte itzulketa eta abar aztertuko dituen plan osatu eta egoki bat sortu daitekeela ikusten dugu.

Irun oso hiri anitza da, horregatik, udala irundarren behar desberdinei egokitu behar zaiela uste dugu. EAJ-PNVtik kulturaren aldeko apustu sendoa egiten dugu, zehazki tokiko kulturaren alde. Horrenbestez, gure hirian politika kulturaletan jauzi kualitatibo baten beharra dagoela ikusten dugu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube