Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/06/25

12 kale berriritartzeko proiektua onartu zen atzo EAJ-ren aldeko bozka eta gainontzeko denen abstentzioarekin

Ia lau ordu eta erdiz luzatu zen ekaineko Osoko Bilkurak hainbat puntu garrantzitsu jorratu eta onartu zituen atzo. 17 zinegotziak Areto Nagusian izan ziren, 2020ko martxoaren 12ko plenotik lehen aldiz.
12 kale berriritartzeko proiektua onartu zen atzo EAJ-ren aldeko bozka eta gainontzeko denen abstentzioarekin

Ia lau ordu eta erdiz luzatu zen ekaineko Osoko Bilkurak hainbat puntu garrantzitsu jorratu eta onartu zituen atzo. 17 zinegotziak Areto Nagusian izan ziren, 2020ko martxoaren 12ko plenotik lehen aldiz.

Besteak beste, ‘Hondarribia Mugitzen Ari Da’ proiektuaren barnean, aurrera atera zen Hondarribian zehar 12 kale berriritartzea 6 milioiko aurrekontuarekin. Hortaz gain, ‘Sare konpontzaileen plaza’ berria izendatzea onartu zen, baita Vicente Ferrer Gobernuz Kanpoko Erakundeari emergentziazko laguntza bat ematea ere, Indian egiten duen lanean erabiltzeko.

“Mugikortasun Jasangarriarekin lotuta, 12 kale eta ibilbideen berriritartze eta egokitzea bilatu nahi da 6 milioi euroko aurrekontuarekin ‘Hondarribia Mugitzen Ari da’ proiektuarekin” azaldu zuen Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak. “Hain zuzen ere, Axular kalea, Baserritar Etorbidea, Bidasoa Ibilbidea, Donostia kalea, Gibeleta, Harresilanda, Irun, Kosta, Nestor Basterretxea, Sabin Arana, Txiplao industrialdea eta Zezen plaza dira hautatutako kaleak. 21 hilabeteko iraupena izango duen konplexutasun handiko proiektua da. Gure asmoa oinezkoa, bizikleta eta garraio publikoa lehenestea da. EAJ-k eman zuen aldeko botoa, eta ABOTSANITZ, PSE-EE eta EH BILDU abstenitu egin ziren.

Arrantzaleen Hermandadearen aurrean dagoen plazatxoari 'Sare konpontzaileen plaza' deitzea onartu zen alderdi guztien babesarekin. Hortaz gain, hiri-autobuseko zerbitzua abian jartzeko espedientea hasteko proposamena onartu zen. Bertaratutako 17 zinegotzien aldeko bozka izan zuen proposamenak.

Denen aldeko bozkekin Azeri Arku Tiraketa Elkarteari 4.900 euroko dirulaguntza bat ematea aurrera atera zen, 20. urteurrena ospatuko bait dute aurten.

Bi mozio 

Aurkeztu ziren bost mozioetatik bi onartu ziren. Bata, ABOTSANITZek aurkezturikoa Hondarribia apustu etxerik gabeko herri izendatzeaz. EAJrekin adostuta, onartu egin zen Prebentzio Komunitarioa Udal Zerbitzutik ikerketa bat egitea apustuek herriko gazteengan duen edo izan dezakeen eraginaren inguruan. Lau alderdiak alde agertu ziren.

EH BILDUk aurkeztu eta EAJrekin adostutako bigarren mozioak kultura sustatzearen inguruan jardun zuen. Kultura segurua, denetarikoa eta Hondarribian daukan garrantzia balioan jartzea, eta hala izaten jarrai dezan beharrezkoak diren tresnak jartzeaz hitzegin zen. Denek alde bozkatu zuten.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube