Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Andoaingo EAJ-PNVk Aldundiak egindako "lan tekniko handia" goratu du eta "oso positibotzat" jo du trafikoaren konponbideari egutegi bat jarri izana
Andoaingo EAJ-PNVk "oso positibotzat" jo du N-I eta A-15 errepideetako bide-zirkulazioari irtenbidea emateko lehen aldiz benetako lan-kronograma bat egotea, trafiko horrek udalerrian sortzen dituen eraginei aurre egiteko plana barne. Era berean, jeltzaleek eskerrak eman dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuak emandako azalpenengatik. Aintzane Oiarbide foru diputatuak eta bere talde teknikoak proiektuaren bilakaeraren kontu-ematea "gardentasun osoz" egin izana nabarmendu dute, hala.Horrela, EAJ-PNVrentzat garrantzitsua da planteatutako proposamen guztiak baldintza berdinetan aztertu izana, "bizikidetza" edo "sahiesbideko" konponbideak emanez, 5 alternatibatan banatuta. Azterlan horiek zorrotz ebaluatu dira, parametro teknikoak, ekonomikoak, ingurumenekoak eta segurtasunekoak oinarri hartuta. Hori dela eta, oso garrantzitsutzat jo da irtenbidea "modu objektiboan" egindako irizpide anitzeko analisietan hobekien baloratu dena izatea.
Bestalde, EAJ-PNVren iritziz Aldundiak erakutsitako jarrera anbizio handikoa da. Bazkardo, ikastola edo Sorabillako bide-arazoak konpontzeaz gain, herriko inguru horretako zarataren arazo historikoa konponbide eraikitzaile eraginkorren bidez konpondu nahi du Aldundiak, jeltzaleek azaltzen dutenez. Proiektuak, ezinbestean, hesi akustikoak eta zarataren aurkako panelak biltzen ditu jarduketa osoan, eta elementu horiek Ikastolaren edo Sorabillaren arazo gehienak konponduko dituzte. Ez, ordea, Mimendi aldean. Han beren beregi diseinatzen ari dira N-I errepidearen estalketa bat; izan ere, panelak ez dira soluzio baliagarriak kokapen guztietarako. Bizitegi-eremu horien morfologiak eta altuerak bideraezin egiten dute kasu honetan zarata arindu ahal izatea, eta kasu honetan anbizio handiagoko estalki-soluzio bat planteatzen ari dira.
Azkenik, EAJ-PNVk "EHBilduren populismoa eta demagogia" salatu nahi izan du, "Foru Aldundia edo Udala gobernatu zutenean inolako neurri eraginkorrik hartu ez zutelako, arazoa konpontzeko ezta euro bakar bat inbertitu gabe, eta orain gainerakoei berehalako ekintzak eskatzen" ari direla azalduz. Jeltzaleen taldearentzat "harrigarria" da "EHBildu Andoaingo HAPOren aurka agertu izana, plana gogor kritikatuz ingurumenean duen eragin handiagatik, eta orain aldiz gogor defendatzen aritzea. Jarrera aldaketa hori, azaldu dutenez, borroka politikoa bilatzeko nahi batetik uler daiteke soilik.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31